Bi belaunalditako bi emakume, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2026 sarietako protagonistak

  • Bi belaunalditako bi emakume, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2026 sarietako protagonistak
  • Bi belaunalditako bi emakume, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2026 sarietako protagonistak

  • Esther Ferrer Ruiz artistak eta Maddi Alberdi Martin doktoregaiak jaso dituzte sariak gaur Donostian egin den ekitaldian

Nazioarteko proiekzioa duen Esther Ferrer Ruiz (Donostia, 1937) diziplina anitzeko artista beteranoa eta Maddi Alberdi Martin (Eibar, 1999) gizarte-ikertzaile gaztea Eusko Ikaskuntza–LABORAL Kutxa Sarien irabazleen zerrendan sartu dira. Sari horiek 1995az geroztik Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien arloko ibilbiderik onenak aitortzen dituzte, eta 2019az geroztik, gainera, gazteek aurkeztutako sorkuntza- edo ikerketa-proiektuak ere saritzen dituzte.

Gaur, uztailaren 10ean, ostirala, Donostiako Tabakaleran egin den sari-banaketara bertaratu dira, besteak beste, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako kontseilaria.

Gabriel Insausti Nafarroako Unibertsitateko katedradunak eta Aitor Castillo Euneiz Unibertsitateko kideak irakurri dituzte bi sariketa-modalitateetako epaimahaien ebazpenak.

LABORAL Kutxako presidente Adolfo Plazak Esther Ferrerren berrikuntzarako gaitasuna nabarmendu du; izan ere, artistak artearen mugak etengabe zalantzan jarri ditu eta adierazpide berriak sortu ditu. Horrez gain, azpimarratu du bere obraz harago ere konpromisoaren eta koherentziaren eredua dela, "bere printzipioei leial eusten jakin duelako, belaunaldi berriak askatasunez, pentsamendu kritikoz eta benetakotasunez sortzera inspiratuz”. Era berean, eskerrak eman dizkio “ausarta izateagatik, hori izatea batere erraza ez zen garaian, eta gaur arte hor jarraitzeagatik".

Maddi Alberdiren proiektuari dagokionez, Adolfo Plazak "bereziki baliotsutzat" jo du, berdintasunaren eta gizarte-kohesioaren aldeko apustu sendoa egiten duelako. "Bere lana ez da ikerketa akademiko hutsa; gizartea ulertzeko eta hobetzeko tresna ere bada. Horixe da bere benetako balioa", adierazi du LABORAL Kutxako presidenteak.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 10
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Bestelakoak