Donostiako Antzoki Zaharraren historia, liburu batean jasoa

  • Donostiako Antzoki Zaharraren historia, liburu batean jasoa
    Argazkia: Maialen Andrés (iturria: Donostia Kultura)

San Telmo Museoak Zaharra eta gurea. Antzoki Zaharra eta haren historia liburua aurkeztu du, Mikel G. Gurpeguik idatzia. Lanak Donostiako antzokirik zaharrenaren ibilbidea jasotzen du 1846ean inauguratu zenetik gaur egunera arte.

Argitalpena 2022an hasitako ikerketa lan baten emaitza da. Urte hartan San Telmo Museoak Amable Arias (1927-1984) artistaren Antzoki Zaharra seriearen mailegua jaso zuen haren bikotekide Maru Rizoren eskutik. Mailegua 61 akuarelak, arkatzez eta tintaz egindako 43 marrazkik eta Ariasen haurtzaroko argazki bilduma batek osatu zuten. Hain zuzen, Arias haurra zela, bere amak Antzoki Zaharreko jantzizaindegian egiten zuen lan eta askotan egoten zen han berarekin.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUztailak 10
  • Gaia Arte eszenikoak, Ondarea