Iruñeko Udalak Nafar Ateneoarekin lankidetzan antolatutako Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariak baditu irabazleak 2026ko edizioan, lehiaketaren hogeigarren edizioan, alegia. Gaztelaniazko modalitatean Sergio Manuel Moreno Domínguezek irabazi du, "Septiembre y lunes" lanarekin; euskarazkoan, berriz, Ane Zuazubiskar Iñarrak, "Tigre bat azalean" lanari esker.
Saria eskuratu duten bi egileen poema-bildumak argitara emanen dira, eta gainera, 3.000 euro eskuratuko ditu bakoitzak. Guztira, 383 olerki-bilduma (364 gaztelaniaz eta 19 euskaraz) aurkeztu dira lehiaketara, aurreko edizioan baino 41 gehiago, igoera horrek agerian uzten du nazioarteko poesiaren esparruan dagoeneko sendo finkatuta dagoen lehiaketaren garrantzia.