Musikene Nazioarteko Lehiaketa Akordeoilari Gazteentzat 2026

  • Musikene Nazioarteko Lehiaketa Akordeoilari Gazteentzat 2026

Musikene I. Nazioarteko Lehiaketa Akordeoilari Gazteentzat egingo da Musikenen, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia, 2027ko apirilaren 30etik maiatzaren2ra arte.

Lehiaketaren helburua da akordeoiaren gazte talentua nazioartean sustatzea eta 14 eta 17 urte bitarteko akordeoi jotzaileen hurrengo belaunaldiaren garapen artistikoa bultzatzea, musika-gradu ofizial baterako saribea erraztuz. Lehiaketa hau etorkizuneko talentua bultzatzeko plataforma gisa sortu da.

Bikaintasun artistikoa aitortzeaz gain, ikasteko eta esperientzia eszenikoa garatzeko aukerak sortzen ditu. Horregatik, emandako sariek prestakuntza jasotzeko eta kontzertu bira baten bidez jendaurrean aritzeko aukera ematen dute.

Nola parte hartu?

Izena eman aurretik, ezinbestekoa da lehiaketaren oinarriak kontsultatzea. Bertan, parte hartzeko baldintzak, egutegia, beharrezko dokumentazioa, errepertorioa eta hautatzeko prozedura zehazten dira.

Oinarriak berrikusi ondoren, bete izena emateko formularioa.

Izena emateko epea 2027ko urtarrilaren 31n amaituko da (egun hori barne).

Dokumentazioa

Lehiaketaren oinarriak hemen

Izena emateko formularioa hemen

musikene.eus

Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Uztailak 30(e)tik 2027(e)ko Urtarrilak 31(e)ra
  • EntitateaMusikene
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaMusika
  • JardueraErakusketa eta programazioa, Prestakuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.