Foru Dekretu honen arabera dirulaguntza jaso dezakeen jarduna Bizkaiko Lurralde Historikoko konpainia eszenikoek sortutako arte eszenikoen (antzerkia eta dantza) ikuskizunak sustatzea da.
Dirulaguntzaren eskabidean aurkeztutako proiektuak 2026eko ekitaldiaren barruan gauzatu beharko dira.
Gastu kontzeptu hauek soilik diruz lagunduko dira, eta aurrekontu banakatuko gastuen atalean jaso behar dira:
a) Zabalkunde, publizitate eta propaganda gastuak, eta material grafikoa eta ikus-entzunezkoak editatzeko gastuak.
Gastu horien barruan bakarrik konputatuko dira kontzeptu hauei dagozkienak: material grafikoa editatzea; ikus-entzunezko materiala editatzea; web-orriak sortu, eguneratu eta mantentzea, bai eta komunikabideetan egindako publizitatea ere.
Publizitate-gastuei dagokienez, haien artean ez dira inoiz konputatuko publizitate-trukerako kontratuaren edo kontratu horren figura baliokide baten zioz sortutako gastuak; kontratu hori dela dirulaguntza eskatzailearen eta publizitate-zerbitzuak eskaintzen dituen eskatzailearen artean zuzenean itundua, dela azken erakunde horren eta erakunde eskatzailearekin loturaren bat edo partaidetzaren bat duen bitartekaritzako erakunde baten artean itundua.
b) Kanpoko erakundeei dagozkien ikuskizunak sustatzeko eta/edo saltzeko gastuak.
Gastu horien artean, eskatzailea ez den beste entitate batzuei eskatzailearen ikuskizunak sustatu eta/edo saltzeagatik ordaindutako kopuruak besterik ez da konputatuko.
c) Eskatzailearen langileei egotzitako ikuskizunen sustapen- eta/edo salmenta-gastuak.
Gastu horien artean, eskatzailearen langileei eskatzailearen ikuskizunak sustatu eta/edo saltzeagatik inputatutako kopuruak besterik ez da konputatuko. Kasu honetan, egindako jarduerak edo emanaldiak direla-eta fakturatu den zenbateko osoaren % 15 konputatuko da, gehienez.
Betiere, diruz laguntzeko gastutzat joko dira batere zalantzarik gabe lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, guztiz beharrezkoak direnak eta ezarritako epearen barruan egiten direnak, baina dirulaguntza jaso dezaketen gastuen eskuraketa-kostua ezin da inola ere izan merkatuko balioa baino handiagoa.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.