1. Foru dekretu honekin bat etorrita, 2026. urtean Bizkaiko Lurralde Historikoan garatzen diren proiektu hauek diruz lagunduko dira:
a) Garrantzi bereziko kultur proiektuak.
b) Interes kulturaleko proiektuak.
c) Enpresen kultur proiektuak.
Dirulaguntzaren eskabidearen xede den proiektua kategoria horietako baten babesean egin beharko da. Kategoriak baztertzaileak izango dira elkarren artean.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.