Donostiako Musika Hamabostaldia 2026: Interprete Gazteen Zikloa, lau kontzertu Miramarren talentu berrien lana erakusteko

  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2026: Interprete Gazteen Zikloa, lau kontzertu Miramarren talentu berrien lana erakusteko

  • Lau hitzorduak abuztuaren 17tik 20ra bitartean izango dira, eta bakarlariak zein ganbera-taldeak izango dituzte protagonista
  • Klasizismotik hasi eta jazz eta musika garaikidera arte, egitarauak askotarikotasunagatik eta aniztasun estetikoagatik nabarmentzen dira
  • Sarrerak: quincenamusical.eus webgunean eta Kursaaleko eta Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan

Musika Hamabostaldiko Interprete Gazteen Zikloaren helburua da musikari belaunaldi berriei ikusgarritasuna emateko agertoki bat eskaintzea. Abuztuaren 17tik 20ra, Miramar Jauregian lau kontzertu izango dira, Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleen eta ikastegi horrekin lotuko musikari gazteen eskutik. Pianoa, kantu lirikoa, klarinetea, saxofoia, errepertorio klasikoa eta erromantikoa, musika garaikidea eta jazza uztartuko dira, musika-interpretazioaren etorkizuna aberastera deituta dauden musikarien aniztasuna eta talentua erakustea xede hartuta. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira eta sarrerek 10 euroko prezio bakarra izango dute (Kursaal eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eta quincenamusical.eus webgunean salgai).

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbuztuak 14
  • Gaia Musika