Eneritz Ibarra Azpeitia sortzailearen "Benito, herriaren kantua" proiektuak jaso du Sormen Bizian Beka

  • Eneritz Ibarra Azpeitia sortzailearen

Orioko Udalak aurten atera du, estreinakoz, Sormen Bizian Beka. Besteak beste, euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko eta sortzaileen sormen-prozesuak babesteko xedea du bekak, eta lehen edizioan 7.000 euroko dirulaguntza emango zaio proiektu bati. 

Bekaren nondik norakoak Balearen Egunaren testuinguruan aurkeztu ziren, udaberrian, eta ildo horretan, Udalak zehaztu zuen lehen edizioko aztergaia: Benito Lertxundiren biografia eta obra artistikoa.

Bekaren oinarri arautzaileetako prozedura jarraitu ondoren, epaimahaiak baloratu ditu sortzaileek aurkeztutako proiektuak, eta Eneritz Ibarra Azpeitia ilustratzailearen "Benito, herriaren kantua" proiektuak jaso du puntuazio altuena.

Ibilbide bat herrian

Benito Lertxundiren kantu, gogoeta eta iruditeriarekin osaturiko ibilbide bat sortzea da Eneritz Ibarraren proposamena, Benitoren kantagintzaren transmisiorako baliagarri izango den bide bat sortzea Orion.

Ibarrak zehaztu duenez, "ibilbideak elkarrizketan jarriko ditu Benitoren gogoetak eta kantuak, ahozko euskal kultur ondarea, doinu sorta zabala, memoria kolektiboa, norbanakoaren biografia, Orio, plazer estetikoa eta paisaia".

Jarraitu irakurtzen

orio.eus

  • DataAbuztuak 25
  • Gaia Musika