"Argi estalia"

  • "Argi estalia"

Argi estalia nobela dakar Julen Garatek, berak sinatua baina talde baten laguntzaz idatzia. Liburuak bi berezitasun edo a-normaltasun nagusi ditu. Honela dio egileak berak:

"Idazkera arrunta, normala dauka. Ez dauka zerikusirik Atxaga, Saizarbitoria, Izagirre edo Sarrionandiaren maila jasoarekin. Ni idazle baino harri-jasotzaile hobea naiz. Eta hori harri-jasotzaile eskasa naizela, gerria erraz izorratzen zaidalako. Gure amari behin baino gehiagotan entzun izan diogu 'batek hamarrengatik balio, hamarrek batere ez'. Nire ustez, Atxaga, Saizarbitoria, Izagirre edo Sarrionandia bakoitzeko hamarna Garatek idatzi beharko genuke. Zergatik? Liburu ARRUNTAK ere behar ditugulako irakurle arruntentzat, proportzioan Kutsidazu bidea, Ixabel gehiago Otto Pette baino".

"Bigarren berezitasuna sortze prozesuan dago. Idazleak, normalean, liburua bere txoko bakartian idazten du; alegia, bakardadea da idaztearen ezaugarri nagusietako bat. Gure kasua guztiz bestelakoa izan da: hasiera-hasieratik partekatu dut nire ideia beste pertsona/idazle batzuekin. Ziurrenik nire gabeziak bultzatuko ninduen horretara, baina gabezia bertute bihurtu dugulakoan nago. Hasiera batean lau lagun hasi ginen idazten. Beste arlo batzuetarako ere jende gehiago beharko nuenez (margolana egiteko, marrazkiak...), bukaerarako bederatziko lantaldea osatu dugu".

zuzeu.eus

En breve

  • Autores Julen Garate Azpitarte
  • EditorialAutoedición
  • Precio15,00 €
  • IdiomaEuskera
  • Nùmero páginas212
  • Año de publicación 2017
  • LicenciaCopyright
  • ISBN978-84-15508-82-3