"Bizkaitik Mundura"

  • "Bizkaitik Mundura"

Gaur egungo Bizkaiko musika tradizionalean gaitaren erabilera sendotzeko asmoz sortu da.

Bizkaiko Gaiteroek jorratutako lanaren emaitza da Bizkaitik Mundura, izan kaleko jai-animazioaren arloan, edo izan dantza saoietan, musikaz laguntzen hainbat erraldoien konpartsa, hala nola, Ondalan Erraldoien Konpartsa.

Lan honen helburu nagusia gozamena da. Bai musikaren kontsumitzaileena, baita musikarien ere. Horregatik, gure lehenengo lanetik, Oraingo doinu zaharrak, Aiko-ren eskutik etorri zen Bikañatik pasatzen, Bizkaitik Mundura lan honen beharra ikusten genuen.

Finean, gure ibilbide musikalari beste buelta bat ematea da, kanta eta errepertorio klasiko, garaikide eta sormenezko ekarpen batzuekin osatuta.

Proiektu hau ahalbidetzeko, zenbait musikari lagunen kolaborazioa izan dugu, zeinen lanarekin asko ikasi eta gozatu dugun.

Sabin Bikandik eta Aiko Taldeak, euren laguntza eta babesa eman dizkigute, haien espacio eta irizpide musikalak partekatzen ditugu. Plazer hutsa izan da Gaueko teknikariekin aritzea, Mikel Becerra eta Asier Zubelzu eta haien taldea, Beñat, Esteban, Julio eta Aitor.


En breve

  • Autores Bizkaiko Gaiteroak
  • DiscográficaAutoedición
  • Precio10,00 €
  • FormatoCD
  • IdiomaNinguno
  • Año de publicación 2018
  • LicenciaCopyright
Euskadi, bien comn