Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Bizi dantza"

  • Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Bizi dantza"

"Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan.

Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan.

Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala.

Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko.

Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu.

Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!".

Leire Bilbao

Fitxa técnica:

  • Zuzendaritza eta ekoizpena: Katxiporreta
  • Aktoreak: Aiora Zulaika (Pirritx), Joxemari Agirretxe (Porrotx), Mertxe Rodriguez (Marimotots), Oihana Sanchez, Izaskun Forcada
  • Musika: Xabier Zabala, Leire Bilbao
  • Atrezzoa: Maite Mutuberria, Buruarinak (Ipuitantai S.L.), Katxiporreta
  • Publikoa: Familia-antzerkia (0-100 urte)
  • Iraupena: 70 minutu
  • Kontratazioa: Aitziber Ugartemendia (pailazoak@katxiporreta.eus / 943368404)
Katxiporreta

En breve

  • Autores Katxiporreta
  • CompañíaKatxiporreta
  • IdiomaEuskera
  • Año de estreno2019
Euskadi, bien comn