"Zehar"

  • "Zehar"

Dena zeharkatze batean dago
Ezer ez da hemen gelditzeko sortua
Ez eta gu ere
Ez eta gure memoria ere
Ez eta errekak ere
Ez eta itsasoak ere
Ez eta mundu hau ere
Ez eta beste munduak ere
Zeharkatze etengabe bat
Guztiarekin batzen gaituena
Bat egiten gaituena
Betierekoa
Bizitzaren zeharkatze honetan 48 urte betetzera noa. Askok esango lukete dantzari izateko gehiegi direla jada. Nik ordea ez dut hala sentitzen. Dantzari etorri nintzen mundura eta dantzari joango naizela uste dut. Mugimendua bizitzaren oinarri baita. Guztiaren oinarri. Ez naiz 18 urterekin egindakoak errepikatzeko gai. Ezta nahi ere. Ibilbide luze honek (g)une zehatz honetara ekarri nau:orain eta hemen. Alferrik bueltatzea. Zentzugabekeria galanta. Iraganik ez da, nik orain eta hemen gogoratzen ez badut. Etorkizunik ez da, nik orain eta hemen amesten ez badut. Beraz hau da daukadan guztia. Hau da eskeini dezakedan bakarra. Hasierarik eta amaierarik ez duen tarte zehatz hau..............ZEHAR

FICHA TÉCNICA

  • Autor: Asier Zabaleta.
  • Coreógrafo: Asier Zabaleta
  • Música: Iñar Sastre
  • Director escenografico: Asier Zabaleta
  • Iluminación: Junki Mayo.
  • Intérpretes: Asier Zabaleta, Iñar Sastre
  • Producción: Ertza Sorkuntza Artistikoa S.L.

 

Dena zeharkatze batean dago

Ezer ez da hemen gelditzeko sortua

Ez eta gu ere

Ez eta gure memoria ere

Ez eta errekak ere

Ez eta itsasoak ere

Ez eta mundu hau ere

Ez eta beste munduak ere

Zeharkatze etengabe bat

Guztiarekin batzen gaituena

Bat egiten gaituena

Betierekoa

Bizitzaren zeharkatze honetan 48 urte betetzera noa. Askok esango lukete dantzari izateko gehiegi direla jada. Nik ordea ez dut hala sentitzen. Dantzari etorri nintzen mundura eta dantzari joango naizela uste dut. Mugimendua bizitzaren oinarri baita. Guztiaren oinarri. Ez naiz 18 urterekin egindakoak errepikatzeko gai. Ezta nahi ere. Ibilbide luze honek (g)une zehatz honetara ekarri nau:orain eta hemen. Alferrik bueltatzea. Zentzugabekeria galanta. Iraganik ez da, nik orain eta hemen gogoratzen ez badut. Etorkizunik ez da, nik orain eta hemen amesten ez badut. Beraz hau da daukadan guztia. Hau da eskeini dezakedan bakarra. Hasierarik eta amaierarik ez duen tarte zehatz hau..............ZEHAR

 

 

 

FITXA ARTISTIKOA

 

Gutxieneko informazioa:

 

Egilea(k): ASIER ZABALETA.

 

Koreografoa(k): ASIER ZABALETA

 

Berezko musika: IÑAR SASTRE

 

Zuzendaritza Eszenikoa: ASIER ZABALETA

 

Argien diseinua: JUNKI MAYO.

 

Antzezleak: ASIER ZABALETA, IÑAR SASTRE

 

Ekoizpena: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.

 

 

 

Ertza

En breve

  • Autores Asier Zabaleta
  • CompañíaErtza
  • IdiomaVersión euskera y castellano
  • Año de estreno2019
  • Más Info
Euskadi, bien comn