"Bazterrekoa izatearen alde onak"

  • "Bazterrekoa izatearen alde onak"

Bazterrean bizitzeak munduaren ikuspegi paregabea ematen du. Baina beti heltzen da oholtzara igo eta mundua barrutik ikusteko mementoa.

Charlie mutil berezia da: bakartia, irakurzalea eta gogoetatsua da, eta asko kostatzen zaio beste pertsona batzuekin harreman normalak sortzea. Institutuan hasi berri da, eta inoiz baino bakarrago sentitzen da lagun bakarrak bere burua hil duelako. Baina Sam eta Patrick neba-arrebak ezagutzen dituenean –institutuko neska-mutilik bizkorrenak eta bitxienak– eta haien lagun-taldean murgiltzen denean, ulertzen hasten da zer den haztea eta heldua izatea. Haiekin batera, bide berri eta harrigarriak jorratzen ditu: musika berria ezagutzen du, edaten eta erretzen hasten da, parrandan joaten da, sexua esperimentatzen du, baita maitasuna eta maitemina ere. Bestela esanda, haurtzarotik nerabezarora, eta nerabezarotik helduarorantz eramaten duen bidaiari ekiten dio.


En breve

  • Autores Stephen Chbosky
  • TraductorAlex Aldekoa-Otalora
  • EditorialAlai Argitaletxea
  • Precio15,90 €
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas264
  • Año de publicación2020
  • LicenciaCopyright
  • ISBN978-84-120944-4-2