"Erbesteko gutunak Victor Hugori"

  • "Erbesteko gutunak Victor Hugori"

«Irudi luke askatasunaren aldeko bihotz taupada dutenek berun pixka bat merezi dutela, nire puska eskatzen dut nik! Bizitzen uzten badidazue, mendekua besterik ez dut eskatuko, eta nire anai-arreben mendekurako salatuko ditut indultuen batzordeko hiltzaileak...

Bukatu dut! Ez bazarete koldarrak, hil nazazue!»

Louise Michel VI. gerra kontseiluan

«Historia latz honi orain hasiera zoriontsu bat ematearren, Louise Michel izena ipini dio Banksy margolariak Mediterraneoko etorkinen erreskate barku bati. Hor ibiliko da, gure Louise, Carola Rackete kapitainak gidatuta, itsasoak zeharkatzen, gure lurraldeetara datozen pertsonak itoalditik libratzen. Hildakoek ezin dutelako Louise Michelek hainbeste maite zuen itsasoaren edertasuna ikusi».

Amaia Lasa Alegria hitzaurrean

«Memoriaren denbora arrazoia ematen ari zaie Louise Michel eta Komuna lehertu nahi izan zutenei. Hiri anitzetan burua altxatu eta karriken izenak begiratzea aski da horretaz ohartzeko. Direla Thiers karrikak, adibidez. Bata Baionan, bestea Donibane Lohizunen. Bi aipatzearren. Adolphe Thiers 1871n, Parisko Komuna suntsitzeko plantan jarri errepresioaren arduraduna da. Thiers karriken ondoan badira franko Gambetta izenekoak».

Nora Arbelbide Lete hitzatzean

Louise Michel (Vroncourt-la-Côte 1830 - Marseilla 1905), irakaslea, militante anarkista, masoia, feminista eta Parisko Komunako pertsonaia nagusietako bat. Mugimendu libertarioan bandera beltza zabaldu zuen.

Poesia, eleberriak, antropologia eta aldarriak idatzi zituen. 1860Ko hamarkadatik Parisko iraultzaile blanquisten arrimuan egon zen. Ia hamar urtez Kaledonia Berrira deportatu zuten, bidaia horretan egin zen anarkista. Heriotzara arte jarraitu zuen langileriaren askapen borrokan eta behin eta berriro kartzelatu zuten.

Erosi Erbesteko gutunak Victor Hugori liburua

Liburuaren aurkezpena (bideoa)

Katakrak

En breve

  • Autores Louise Michel
  • TraductorAmaia Lasa
  • EditorialKatakrak
  • Precio16,00 €
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas190
  • Año de publicación2020
  • LicenciaCopyright
  • ISBN978-84-16946-44-0
Euskadi, bien comn