"Esaten dugun argia"

  • "Esaten dugun argia"

Karlos Linazasorok bere ohiko trebezia, hizkuntzaren menderatzea eta sentiberatasuna erakusten ditu bere lanik berrienean. Poema bilduma sendoa da Esaten dugun argia, genero honetako liburu gehienak baino luzeagoa, baina, aldi berean, arina. Maitasuna, argitasuna, bizitzaren baieztapen eta ospakuntza dira liburuko gai nagusiak, eta formari dagokionez, berriz, hainbat estilo lantzen ditu, hala nola, sonetoak edo haikuak, denetan ere bere maisutasuna agerian utziz.

Ez da galdetzen argia.
Berez da berezkoa,
urdina edo bustia,
garaiezina.
Etorrian dator beti,
geure barrendik,
eta kanpoan argitaratzen da,
begi izateko, eta begiratu.
Ez duelako iruntzirik
da gardena eta hilgarria,
gehitxo edaten bada.
Zoriona legez,
ez da galdetzen argia:
denez, geure arnasa da.

Erosi Esaten dugun argia liburua

Karlos Linazasoro liburuko poema bat irakurtzen (bideoa)


En breve

  • Autoría Karlos Linazasoro
  • EditorialElkar Argitaletxea
  • Precio17,00 €
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas168
  • Año de publicación2021
  • ISBN978-84-1360-095-6