"Gorputz baten aztarnak elurretan / Hiri arrotz bat"

  • "Gorputz baten aztarnak elurretan / Hiri arrotz bat"

Liburu honetan, Pasaiako Udalak antolatutako XXI. Pasaia Hiria-Xabier Portugal poesia-lehiaketan saritutako jatorrizko lanak argitaratzen dira. Lehiaketa 1980an sortu zen, Pasaiako Udal Liburutegiko liburuzain Altamira Puenteren (1915-2013) literatura-zaletasun suharrari esker. Haren prestasun guztiz eraginkorrak bultzatuta, zenbait pertsonak laster egin zuten bat proiektuarekin; tartean, eta bereziki, Xabier Portugalek (1951-2008); literaturaren adiskide handi horrek, izan ere, bultzada nabarmena eman zion lehiaketari zinegotzi nahiz alkate izan zenean, eta hobekuntzak ere egin zituen, argitalpen- eta zabalkunde-lanei dagokienez.

Poema-bilduma hauek saritu dira aurtengo edizioan: batetik, Iosune de Goñi Garcíaren Gorputz baten aztarnak elurretan (lehen saria); eta, bestetik, Imanol Sorondo Baltasarren Hiri arrotz bat (bigarren saria). Irati Goikoetxea Asurabarrena eta Nerea Beldarrain Ugalde idazleak aritu dira epaimahai-lanetan.

EGILEAK

IOSUNE DE GOÑI GARCÍA (Burlata, 1993) idazlea, argazkilaria eta itzultzailea da. Filosofiako Gradua amaitu ostean, Bartzelonan Literatura, Artea eta Pentsamenduari buruzko Ikasketa Konparatuen Masterra egin zuen. Egun itzultzaile bezala lan egiten du Alianza argitaletxean, Ingeles Ikasketetako Gradua amaitzen duen bitartean. 2020an Trenza roja fanzinea argitaratu zuen, Inés Martínez idazlearekin batera. Bere testuek hainbat sari jaso dituzte. Besteak beste, 2021ean XXI. Pasaia Hiria-Xabier Portugal olerki-lehiaketan lehenengo saria eskuratu zuen, Gorputz baten aztarnak elurretan poema-liburuarekin, eta Egile Berrientzako XXXI. Euskarazko Liteartur Lehiaketan ere irabazle suertatu zen, Itzalak uraren azpian lanarekin. Euskaraz zein gaztelaniaz idazten du eta Liberoamerika argitaletxeko editorea da.

IMANOL SORONDO BALTASAR (Hernani, 1969). Fisika ikasketak egin zituen eta irakaskuntzan dihardu. Idaztea zaletasuna da berarentzat, denbora-pasa eta plazera. Literatura-lehiaketetan parte hartzeko ohitura du, noizbehinka aurkeztutako lanen bati sariren bat egokitu zaiolarik, Mungiako Lauaxeta Olerki Lehiaketako 2020ko bigarren saria, esate baterako.

Aurki ezazu liburua zure liburutegian

Iosune de Goñi García

En breve

  • Autoría Iosune de Goñi García, Imanol Sorondo Baltasar
  • EditorialBermingham
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas64
  • Año de publicación2022
  • ISBN978-84-124778-1-8