"(Ia) guztia moztu edo itsats daiteke. Esther Ferrer eta denbora"

  • "(Ia) guztia moztu edo itsats daiteke. Esther Ferrer eta denbora"

(Ia) guztia moztu eta itsats daiteke. Esther Ferrer eta denbora Aintzane Usandizagaren hitzen eta Aran Santamariaren irudien bitartez josten den kontaketa bat da. Bere oinarrian Esther Ferrer artistak denboraren inguruan egindako lanak daude, eta modu jostagarri eta ederrean hauek ezagutaraztea da liburuaren helburua. Esther Ferrer Euskal Herriko artista garrantzitsuenetakoa da eta maiz landu zituen denbora bezalako kontzeptuak, aldi berean abstraktuak eta oso egunerokoak direnak. Esther Ferrerren estetika gogorarazi dezakeen collagezko muntaia eta hitz dantzarien bidez, denbora harrapatzeko ahaleginetan murgilduko da irakurlea.

  • Gaia: arte garaikidea eta euskal emakume sortzaileak.
  • Norentzat: adin guztietarako –8 urtetik aurrera–.
  • Alderdi azpimarragarriak: denboraren inguruko ausnarketa, egunerokotasuna arte plastikoetan, emakumea artean bistaratzea, collage teknikaren erabilera.

Esther Ferrer (Donostia, 1937)

Euskal Herriko artista da. Egun Parisen bizi da. Nazioartean erreferentea da, eta performancearen, eskulturaren edo instalazioen esparruan garatzen du bere lana. Bere lan artistikoa 1960ko hamarkadako praktika feminista, minimalismo eta ekintzaren artetik sortu ziren mutazioen barruan kokatzen da. [https://estherferrer.fr]

Aintzane Usandizaga Lopez (Lasarte-Oria, 1988)

Artearen Historia ikasi zuen eta kultur kudeaketan zein arte bitartekaritzan jardun du espazio ezberdinetan. Hitzarekin harreman estua du betidanik: prentsa kolaborazioak eta gidoi lanak ere egin ditu, besteak beste. 2019an Kabitu ezina narrazio liburua argitaratu zuen Elkar argitaletxearekin. Etxe honetan album ilustratua plazaratua du Pamielarekin, Etxepare eta JUUL sariak eskuratu dituen lana.

Aran Santamaria Garate (Zumaia, 1968)

Zeramika ikasketekin hasi zuen bere sorkuntza ibilbidea, Debako eskolan eta Aiako Tailerrean. Zelai-Azpi kolektiboarekin ere erakusketa ugari egin zituen instalazioaren arloan. Bakarkako ibilbidean liburuak eraldatzen ditu; pop-up teknika eta collagea dira gehien maite dituenak. Azken erakusketak: Hostoz hosto erantzi Okendon eta Zenbat jende kabitzen da bihotz batean? Oxford aretoan. Bere lan batzuk Ekain Galerian eta San Telmo Museoko bilduman daude.

Erosi (Ia) guztia moztu edo itsats daiteke. Esther Ferrer eta denbora

Aurki ezazu zure liburutegian


En breve

  • Autores Aintzane Usandizaga
  • IlustradorAran Santamaria
  • EditorialPamiela etxea
  • Precio16,00 €
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas44
  • Año de publicación2022
  • LicenciaCopyright
  • ISBN978-84-9172-248-9
  • Más Info
Euskadi, bien común