"Nor naiz ni? Animalien kumeak - Amerika"

  • "Nor naiz ni? Animalien kumeak - Amerika"

«Nor naiz ni? Animalien kumeak» sailak planetako espezie harrigarrienak erakusten ditu kontinentez kontinente, haurrengan faunaren ezagutza eta natura zaintzeko ardura sustatzeko asmoz txikitatik. Liburuxka bakoitzak zazpi kume aurkezten ditu, eta, asmakizunetan bezalako pista soil batzuekin, animalia identifikatu beharko du haurrak. Hurrengo orrian aurkituko du erantzuna, eta baita animaliaren itxura, habitata, ohitura eta bitxikeriei buruzko informazio zabalagoa ere.

Testu errazak dira, lehen pertsonan idatziak. Horrela, animalia bakoitzak elkarrizketa zuzen eta aktiboa du irakurlearekin. Ilustrazioak, berriz-grafitoz eginak, leunki koloreztatuak-, errealistak eta detaile handikoak dira. Kumeen erretratu adierazkor eta eztiak haien familien eta kidekoen bizitokiaren irudiekin batera datoz. Hala, alderdi narratiboak eta bisualak elkar osatzen dutela, erreferentziazko materiala eratzen dute, ez soilik eskola eta liburutegietarako, baita etxean partekatzeko ere.

Mapatxea, jaguarra, armadiloa... Serie honetako kumeek beren burua aurkezten dute eta pistak ematen dizkigute zer espezietakoak diren asma dezagun. Detaile eta adierazmen handiko ilustrazio errealistak lagun, neska-mutilek amerikar kontinenteko fauna ezagutuko dute. 

Erosi Nor naiz ni? Animalien kumeak - Amerika liburua:


En breve

  • Autores Tándem Seceda
  • IlustradorEster García
  • TraductorJone Irazu Garikano
  • EditorialPamiela etxea, Kalandraka
  • Precio14,00 €
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas40
  • Año de publicación2022
  • LicenciaCopyright
  • ISBN978-84-9172-279-3
  • Más Info
Euskadi, bien comn