"Norberak maite duena"

  • "Norberak maite duena"

HITZA GOGOAN, IRAKURKETA BIZIZ.

Sarritan esan didate zergatik ez dudan irakurketaren inguruan idazten, ikasleekin bideratu ditudan irakurketak direla eta ez ote dudan solasaldi literarioei buruz ikasitakoa liburu batean jarriko. Luzatu naiz erantzuna eratzen, baina gogoetaren hariari eutsi diot gozamena izan dudan irakurketa eta literaturaren arloan ikasitakoa idazten hasi orduko.

Horregatik gogoeta-bilduma hau liburutxo honetan. Ez da teoria luzerik, urteetan ikasle eta gazteekin liburuen inguruko solasaldietan edan dudana baino. Liburuen irakurketetatik ateratako emaitza da; zer eta nola irakurri dugun, zein iradokizun sorrarazi diguten irakurketek. Irakurketak irakurle gazteengan, nerabeengan sortzen dituen kezka, iritzi eta gogoeten adibidea ere bada hemen. Idazlan batzuen ondoko gogoetek eragindako aurrerapausoak ikus daitezke, eta agian, ez dagoela liburu zailegirik, elkartean eta kidegoan irakurriz gero, liburuek eragindako iradokizun eta uste sakonak elkarren artean jartzen badira.

Egilea

Miren Billelabeitia (Mungia, 1960). Euskal Filologian lizentziatua, Literatura Unibertsala eta Euskara eta Literatura irakasle izan da Mungiako Institutuan. Irakurketaren pedagogia aztertu du eta irakurketa bultzatzeko praktikari buruzko gogoeta egin du. Hitzaldiak eta formakuntza jarduerak eman ditu Eskualdeetako Berritzeguneetan, ikastetxeetan eta udako ikastaroetan literaturaren irakaskuntzaz eta solasaldi literarioen bidezko irakurketaren sustapenaz. Argitalpenen artean aipa daitezke: Euskal literaturaren historia (2003), Esquemas de euskara (2003) eta Lauaxeta. Oihartzunak (2008), Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal poetaren antologia. Eta irakurketa proiektu baten ondorioz, Mungia BHI institutuko ikasleekin batera Aitita-amamen guda zibila (Erein, 2019).


En breve

  • Autores Miren Billelabeitia
  • EditorialPamiela argitaletxea
  • Precio16,00 €
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas224
  • Año de publicación2022
  • ISBN978-84-9172-298-4
  • AdquirirPréstamo , Compra