"Zerria"

  • "Zerria"

XL. Lizardi Saria 2021.

Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: «Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean». Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean.

Inuitek, otsoa harrapatzeko, labanaren heldulekua izotzetan ezkutatu, eta koipez igurzten dute kanpoan geratutako aho zorrotza. Otso gosekila iritsiko da eta, oharkabean, irrikaz milikatuko du koipea, bere odolarekin eta mihi zatiekin batera. Halatsu irentsiko du irakurleak infantizidio baten kontakizuna, beharbada jakin gabe gizateriaren historia irakurtzen ari dela, menturaz ohartu gabe gizakiaren eta piztiaren arteko muga lausoan dabilela: homo homini lupus?

Irakurle fina agian gero konturatuko da antzinako historia hau ezin garaikideagoa dela eta, salbamena lortu ahal izateko, aurrena izugarria zaigunari egin behar diogula aurre, geure buruari berari ukatzen diogunari. 

«Liburu batek aizkora izan behar du, geure baitan daramagun izotzezko itsasoa hautsiko duen aizkora». Franz Kafka

Egilea

Patxi Zubizarretak (1964) Ordizia du jaioterri eta Gasteiz sorleku. Haren lanetan erroak nabarmentzen dira, hala nola 1948ko uda obran edo Hiru gutun Iruñetik nobelan. Baina hegoak ere nabariak dira, batez ere migrazioak eta mundu arabiarra guregana hurbiltzeko orduan, esate baterako Usoa ipuinean edo Eztia eta ozpina nobelan. Hark egindako Exupéryren Printze Txikia edo Eric-Emmanuel Schmitt-en Ibrahim jauna eta Koranaren loreak itzulpenetan ere ageri dira erroak eta hegoak. Goraipamen ugariren artean, Lizardi Sariaren XL. edizioa irabazi zuen Zerria lanarekin. Generoak eta diziplinak bateratuz, hainbat ikuskizun eta performance eskaintzen jarraitzen du bai gurean bai atzerrian.

Irakurri lehen orrialdeak (PDF - 191 KB)

Erein

En breve

  • Autores Patxi Zubizarreta
  • IlustradorAntton Olariaga
  • EditorialErein
  • Precio16,00 €
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas88
  • Año de publicación2022
  • ISBN978-84-9109-788-4
  • AdquirirPréstamo , Compra