"Azpimarrak"

  • "Azpimarrak"

Selvak ama izan nahi du, baina ezusteko batek kolokan jarri dio erabakia. Autobusean, liburu bat topatu du, azpimarrez beteta, eta horren bitartez aurkitu du Andreu, gaztetan ezagutu zuen mutila. Punta s'Arenellako itsasargia da bien abiapuntua; iraganera gerturatu ditu, eta, halaber, elkarren zalantza eta minetara.

Estilo zuzena eta trinkoa darabil Baldak Azpimarrak eleberri laburrean; samurki aurkeztu dizkigu pertsonaien joan-etorriak eta bizitzaren garratzak jarri dizkien oztopoak; biak ala biak ulerberak eta gogoangarriak egingo zaizkio irakurleari, eta, liburua amaitzean, nekez askatu nahiko ditu.

«Haurdun gelditzea erabaki zuenetik haurdunak gertu egokitzen zaizkio etengabe, munduko emakume guztiek halako batean gauza bera erabaki balute bezala. Harekin hizketan hasteko gogoa piztu zaio, baina, zer esaldirekin has daitekeen erabakitzerako, neska altxatu eta geldialdia eskatzeko botoia sakatu du. Haurdunari bidea egiteko altxatu da Selva, eta begiradarekin jarraitu dio, haren ibilera jendartean galdu den arte. Orduan erreparatu die lurrean barreiatuta gelditu diren petaloei eta eserleku gainean ahaztutako liburuari».

Egilea

Nerea Balda Sanjuan (Irurtzun, 1975). Euskal filologian lizentziaduna da, eta Bigarren Hezkuntzako Euskara eta Literatura irakaslea. 2019an, Pamielak haren lehen eleberria argitaratu zuen: Atzerrian. Eta, 2022an, Zerokotan elkartearen eskutik, DardaraK poesia liburua kaleratu zuen. Sariei dagokienez, 2018an, Ramiro Pinilla eleberri laburren I. lehiaketa irabazi zuen, eta urte berean, Iruñeko egile berrientzako literatur lehiaketan lehen sariak jaso zituen, narrazio eta poesia kategorietan. 2022an, Ramiro Pinilla eleberri laburren V. lehiaketaren irabazlea izan zen.

Irakurri lehen orrialdeak (PDF - 151 KB)

Erosi Azpimarrak liburua

Aurki ezazu zure liburutegian

Erein

En breve

  • Autores Nerea Balda Sanjuan
  • EditorialErein
  • Precio18,00 €
  • IdiomaEuskera
  • Número de páginas144
  • Año de publicación2023
  • LicenciaCopyright
  • ISBN978-84-9109-893-5