"Lohi Gorria"

  • "Lohi Gorria"
  • "Lohi Gorria"
  • "Lohi Gorria"

Javier Liñera:

"Sortzaile gisa aro berri baten beharretik sortu da lan hau. Lankidetza-etapa berri bat. Ahotsa landu eta irudi poetikoak sortu dituzten pertsonekiko truke artistikoaren beharra, hala nola Pantheatre, Roy Hart mitikotik sortua.

Eskaera pertsonal bati erantzuteko premia gisa sortu da: nolabait zor diet.

Pertsona batzuek bizi izan zituzten errealitateak eszenaratzea, orain bizi dugun askatasuna eta ditugun eskubideak izan ditzagun.

Iragan bat, gure historiaren zati bat eta kontatzen diren bizitzen iragan bat berrikusi nahian sortu da. Orainaldia eta etorkizuna den iragana."

 

Sinopsia:

"Bidaia bat.

Protagonistaren bizitzan zeharreko bidaia, baita haren osaba homosexualaren bizitzan zeharrekoa ere.

Istorio bat, beste istorio baten barruan.

Gay izateagatik kontzentrazio-eremu batean eta gero kartzelan sartu zuten gizon baten istorioa.

Bidaia bat bi pertsonaiaren eta haien bizipenen artean: negarra eta irribarrea, amorrua eta adiskidetasuna, kabareta eta drama, izua eta poza, ankerkeria eta maitasuna. Ibilbide lehun eta delikatu bat, sentibera eta gozoa.

Iraganeko bi errealitateren kontakizuna: Hitlerren Europa, Francoren Espainia."

 

Fitxa teknikoa:

  • Antzezlea Aitor Pérez
  • Testua Javier Liñera
  • Itzulpena Idoia Barrondo
  • Zuzendaritza Javier Liñera (Daniela Molina eta LindaWise-ren ideietatik abiatuta)
  • Argiztapen-diseinua Patxi Pascual
  • Argiztapen-teknikaria Edu Berja
  • Soinu-teknikaria Javier Liñera
  • Eszenografia Oskar García / José Manuel Placeres
  • Musika Ismael Merino / Pierre-François Blanchard
  • Kartelaren irudiak Laurent Leger Adame
  • Ekoizpena ékoma teatro eta Javier Liñera

 


En breve

  • Tipo Teatro
  • Autoría Javier Liñera
  • CompañíaÉkoma Teatro
  • IdiomaEuskera
  • Año de estreno2024