"Orhoit Hilcia"

  • "Orhoit Hilcia"

Aguxtin Alkhatek kanturako estilo oso berezia du, bai kantuak idazterakoan bai abesteko eran. Kamila Zubeldiak, berriz, oraindik guztiz ezagutzeke dagoen ahots prodigiosoa eskaintzen du.

Disko berria hainbat estilotako kantuekin osatu dute: pop, rock, folk eta blues kutsuko soinuekin. Kantu batzuk biziak dira, beste batzuk lasaiak, baina denek intentsitatea eta grina transmititzen dute. Bi eratakoak dira: akustikoak — bi gitarra eta bi ahots— eta formatu elektrikoagoa dutenak, talde osagarri baten laguntzaz.

Iraganeko kantuei bizia emanez gain, herri honi sorkuntza berriak eskaintzea dute xede, hitz landuen eta melodia xarmanten arteko elkarrizketa baten bidez, euskal kulturari eta nortasunari egindako omenaldi gisa.

Bakoitzak beste proiektu ezberdin batzuetan parte hartu ondotik, kantuak idazten edo abesten, Kamila Zubeldiak eta Aguxtin Alkhatek bikote berria osatu dute.

Proiektu hau pazientziaz eta zorroztasunez landu dute, behar zuen denbora eta ardura guztia eskainiz. Estudioko lehen entseguak eta diskoaren aurre-produkzioa 2025eko abenduaren amaieran hasi zituzten, eta grabaketak 2026ko urtarrilean hasi. Ahots eta tresna-grabaketa guztiak burutu ondoren, otsailean editatu eta nahastu zituzten; hainbat entzunaldi eta gero, findu ostean, masterizazioa burutu zuten hilabetearen amaieran.

 

Track list: 

  1. Orhoit hilcia
  2. An eala bhan
  3. Mende laurden
  4. Amets ta helburu
  5. Armaren puntan
  6. Ametza jantzi goxoez
  7. Nor bizi zen hemen
  8. Izarapean
  9. Esperantzan egon ginen
  10. Ostiral goiz batez

 

 

Entzun hemen: 

elkarmusika

En breve

  • Tipo Disco
  • Autoría Aguxtin Alkhat, Kamila Zubeldia
  • DiscográficaElkar Musika
  • Precio11,50 € (CD) / 18,95 € (Vinilo)
  • FormatoVinilo / CD / Digital
  • IdiomaEuskera
  • Año de publicación2026
  • AdquirirCompra