"Zerbait sartu zait begian"

  • "Zerbait sartu zait begian"

Sinopsia: 

BAGARA, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NOR. Identitatea eraikitzea ez da erraza mundu azeleratu eta globalizatuan.
BAGAUDE, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NON. Hemen eta edonon egon gaitezke aldi berean.
BAGOAZ, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NORA. Ez norbanako bezala, ez herri bezala.

Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN. Letra bat da ikuskizuna (spoken word-arekin), (berariaz sortutako) kantu (elektroniko) bat, (pantailan proiektatutako) ikus-entzunezko bat.

ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen performance garaikidea da. Bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu, publikoa hunkituz eta hausnarrera eramanez. Eszenan artista bakarra, pantaila eta soinua: formatu txiki-ertainetarako pentsatua eta aretoetara erraz egokitzen den proposamena.

 

Fitxa artistikoa: 

  • Musika: Julen Idigoras (Merina Gris)
  • Ikus-Entzunezkoak: Maneto eta Unai Borda
  • Zuzendaritza-Artistikoa: Iraia Elias eta Ainhoa Alberdi
  • Publikoa: Adin guztietarako

 


En breve

  • Tipo Teatro
  • Autoría Imanol Epelde
  • CompañíaImanol Epelde
  • IdiomaEuskera
  • Año de estreno2026