Augustin-Zulueta jauregian kokatuta, eraldaketa ugari jasan ditu 1942an fundatu zenetik gaur egun XVIII. eta XIX. mendeetako espainiar artearen, eta bereziki, 1850-1950 bitarteko euskal artearen museo bihurtu arte.
Hasieran Arabako Etxe moduan eraiki zenean, arte eta arkeologia museoak izan ziren bertan, bai eta probintziako artxiboa eta liburutegia, Fournier Karta Museoa eta numismatikako bilduma ere.
Arte Ederren bilduma Arabako Foru Aldundiaren beraren ondareko obrekin osatu zen, eta Gasteizko Elizbarrutiko, Prado Museoko, Arte eta Lanbide Eskolako, pertsona pribatuen eta erakundeak ordutik hasi zituen erosketen gordailu garrantzitsuekin ere bai. 60ko hamarkadan, hitzarmena izenpetu zen Amarica Fundazioarekin, Fernando Amarika artista arabarraren ondarea modu iraunkorrean erakusteko, 70koa, berriz, arte garaikideko bilduma garrantzitsua hastearekin nabarmendu zen.
1999 berebiziko garrantzia duen urtea izango da bere historian, eraldatzeko instalazioak itxi zirenean, bere edukiak ere berrantolatu egin zirelako, bildumak banatuta: obra klasikoa, gehien bat gai erlijiozkoak, Gasteizko Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museora (Gasteizko Sortzez Garbiaren katedrala), eta arte garaikideko bilduma eraiki berri zen eraikinera, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museora.
Online Katalogoa