Huarte Arte Garaikideko Zentroa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Huarte Arte Garaikideko Zentroa
  • Huarte Arte Garaikideko Zentroa

Uharten kokatua (Nafarroa), Iruñeko erdigunetik 4,5 km-ra, Huarte Zentroa 2007ko urrian inauguratu zen, 6.500 m2 ditu eta Nafarroako lehen ekipamendua da berariaz pentsatua arte garaikidea zabaldu eta sustatzeko, erakusketen, jardueren eta egoitzen bitartez, eta horrez gain, arreta berezia jartzen du egungo artean, sortzen ari den artean eta sorkuntza diziplina-anitzean.

Gune ireki baten gisara pentsatua, Zentroaren agendan sartzen diren jarduerek zerikusia dute hala arte plastikoekin nola denetariko arte arloekin: besteak beste, eszena-arteak eta musika, perfomancea, teknologia berriak, graffitia, literatura, zinema, diseinua, arkitektura.

Zentroak lehentasunezko hainbat helburu ditu:

  • arte-ekoizpena sustatzea eta nafar sortzaileentzat erreferentziazko gunea izatea
  • arte garaikideak gizartean duen garrantzia agerian uztea eta publikoarekiko bitartekaritza-lana egitea
  • artearen ikerketarako eta saiakuntzarako laborategi bat izatea, diziplinez gaindiko interes nabarmen batekin.

Non

Euskadi, auzolana