Oiasso Erromatar Museoa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Oiasso Erromatar Museoa

Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnak biltzen dituen museoa, zonaldeko ondare arkeologikoa ezagutzera eman eta Bizkaiko Golkoan erromatarren garaia ezagutzeko eta hedatzeko erreferentzia-gune bihurtzeko helburuarekin.

Museoa, gainera, Antzinako Historia eta Arkeologiaren inguruko kultur ekintzak garatzeko toki bat ere bada.

Oiasso

Oiasso XX. Mendearen amaieran Gipuzkoan egindako aurkikuntza arkeologikorik garrantzitsuena da. Ezerezetik hiri erromatar bat sortu da, zeinaren azalera urbanoa 15 eta 20 hektarea bitartean dagoela kalkulatzen den. Hiriaren hazkuntza portu bikainaren inguruan, gure aroko 50 eta 150. urteetan jarduera handia baitzuen, eta Aiako Harriko mea ustiaketaren inguruan gertatu zen.

Beste indusketa arkeologikoetatik ondorengoak identifikatu ahal izan dira: hiriaren kanpoaldean kokatzen zen nekropolia, alegia, Ama Xantalen ermitaren barnean; Higer (Hondarribia) lurmuturraren oinetan ditxo bat, bertan babesten baitziren ontziak; erremintari baten tailerra; Bidasoa zeharkatzen zuen zubia eta hiriko termak edo bainu publikoak. Hau gutxi balitz, indusketa bakoitzean objektu bikainen multzoak ere jaso dira eta horien bitartez jakin ahal izan dugu bertako bizilagunen zer-nolako bizi maila lortuta zeukaten, Atlantiko itsas ertzeko hiri erromatarren giroaren oso antzekoa, alegia. 

Oiasso izena iturri klasikoetatik ezagutzen da, izan ere, Estrabon edo Plinio bezalako idazleen beren testuetan hiri baskoia aipatzen zuten. Azken hamarkadetako indusketa arkeologikoek, azkenean, Irun modernoa eta antzinako Oiasso identifikatzeko bidea eman dute.

Lehenengo aurkikuntzak Asturiagako ditxoan itsas azpiko prospekzioetan egin ziren, Higer lurmuturrean (Hondarribia) eta Junkaleko Andra Mariaren plazan egindako 

80ko hamarkadan, Aiako Harriaren inguruan erromatarren garaiko meategiak ezagutzen sakondu zuten eta Ama Xantalen espazioa museo bihurtu zen, eta 90eko hamarkadaren hasieran erromatarren portua deskubritzearekin amaitu zen.indusketetan. Gero, 1971. eta 1972. urteetan, Ama Xantalen ermitaren barnean lan batzuk egin ziren eta erromatarren garaiko hilerri bat deskubritu zen, errausketa-kutxak ehun baino gehiago zituena eta nekropoliaren erabilerarekin zerikusia zeukaten harrizko bi egitura.

Orduan hasi ziren Oiasso Museoa sortzeko proiektua lantzen, eta horretarako Junkaleko Eskolen eraikina aukeratu zen, XIX. eta XX. mendeetan erabili zen Irungo eraikin enblematikoa. Museoaren egoitza bilakatzeko zeukan abantailarik nagusienetako bat zen, orubearen atzealdean erromatarren termak zeuzkala, gero, museo bihurtu ondoren, espazio hori bisitatzea museoaren gune erakargarrietako bat izatera pasako baita.


  • LekuaEskoleta, 1 - Irun 20304
  • MotaKultur zentroak
  • KategoriaMuseoak
  • OrdutegiaIraila - Martxoa: Asteartetan, asteazkeneta, ostegunetan eta igandetan: 10:00-14:00. Ostiraletan eta Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirila - Abuztua: Asteartetatik larunbatera: 10:00-20:00. Igandetan: 10:00-14:00. Astelehenetan eta igande arrat
  • Telefonoa943639353
  • Emailainfo-oiassomuseo@irun.org
  • Webhttp://www.oiasso.com/eu/
  • ProgramazioaIkusi agenda

Non