Bilboko Arte Eder Museoa

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Bilboko Arte Eder Museoa

Gaur egungo museoaren jatorria hasierako Arte Ederren Museoan (1908an sortu zen eta 1914an ireki zituen ateak) eta Arte Modernoko Museoan (1924an inauguratua) dago. Instituzio biak eta bildumak 1945ean elkartu ziren, eta urte hartan bertan egin zen eraikin zaharra. 1970ean eraikin modernoa gehitu zen, eta, 2001ean, berrikuntza lan handia egin ostean, museoak gaur egun duen itxura hartu zuen.

2008an, "100 urteko historia, 10 mendeko artea" izenburupean, Bilboko Arte Ederren Museoak bere lehenengo Mendeurrena ospatu zuen.
Bere historian zehar, museoak eredu aparta garatu du, non herritarrek, bertako artistek eta instituzio publikoek zehaztu baitute museoaren osaera eta hazkundea, artelan garrantzitsu askoren erosketen eta dohaintzen bitartez. Eskuratutako artelan horiek egituratu dituzte bildumako gune nagusiak, eta aipatutako bilduma ere obra horiei esker handitu da.

Bisita birtuala

 

ORDUTEGIA

Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara. // Asteartean itxita (ohiz kanpoko ate-zabaltze ezik).
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna).
Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen.


  • LekuaMuseo Plaza, 2 - Bilbao 48009
  • MotaKultur zentroak
  • KategoriaMuseoak
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • Telefonoa944396060
  • Emailainfo@museobilbao.com
  • Webhttp://www.museobilbao.com/eu/
  • ProgramazioaIkusi agenda

Non