Gernikako Bakearen Museoa hiriko erdigunean dago, Foru plazan, Udaletxearen aurrean, Kultur etxearen ondoan eta Turismo bulegotik eta Andra Mari elizatik 50 bat metrora. Batzar Etxetik, Euskal Herriaren Museotik eta Europako herrien parketik hurbil.
MARTXOA-IRAILA
ASTELEHENETAN: itxita (zenbait egun berezietan izan ezik)
ASTEARTETIK LARUNBATERA: 10.00 - 19.00
IGANDEETAN: 10.00 - 14.00
URRIA-OTSAILA
ASTELEHENETAN: itxita (zenbait egun berezietan izan ezik)
ASTEARTETIK LARUNBATERA: 10.00 - 14.00 // 16.00 - 18.00
IGANDEETAN: 10.00 - 14.00
URTARRILA: mantenimentu obrak direla eta, itxita egongo da 1etik 30era.
Museora sartzeko erosi behar den sarreraren salneurria honako hau da:
SARRERA ARRUNTA: 5 €
SARRERA MURRIZTUA: 3 €
ALDIBATERAKO ERAKUSKETARA SARRERA: 1 €
GERRA ZIBILEKO BABESLEKUA + MUSEORA SARTZEA: 5 €
DOHAINEKO SARRERA:
** ICOM-eko kideak, 12 urte arteko neska mutikoak, igande guztietan eta zenbait egun berezietan (Urtarrilak 30, Eskolarteko Nazioarteko Bakearen eguna; Martxoa, Euskal Kostaldearen Museoen eguna; Apirilak 26, Gernikako bonbardeaketaren urteurrena; Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko eguna; Irailak 21, Bakearen Nazioarteko eguna; Azaroak 10: Memoriaren eguna; Abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko eguna).
BISITA GIDATUA (Aurretiaz eskatutakoa): 30 € taldeko (gehienez 25 pertsonako taldeentzat)
TXARTEL BAKARRA: Gernikan dauden zenbait museo bisitatzeko aukera ematen duen txartel bateratua, besteak beste Gernikako Bakearen Museoa. Turismo bulegoan salgai.
EUSKAL KOSTALDEAREN MUSEOEN SAREKO TXARTELA: hainbat abantaila eta beherapen eskaintzen ditu. Doakoa da.
*** Ordainketa modua euroetan (€) edo kredituzko txartelarekin.