Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Programa kulturalak askotariko ekimenak hartzen ditu bere baitan: erakusketak, zine proiekzioak, mintegiak, aurkezpenak eta tailerrak. Aktbitate programa erregularraren bitartez Tabakalerak leku bizia bilakatu nahi du. Kultura garaikidearen inguruan gogoeta egin eta gozatzeko tokia.
Proiektu kulturalarekin batera, eraikinean ekosistema kulturala osatzen duten proiektu eta erakundeak ere bizi dira: Donostia Zinemaldia, Etxepare Euskal Institutua, Euskadiko Filmategia, Kutxa Fundazioa eta Zineuskadi. Gainera, proiektu bereziak garatzen dituzten ekimen pribatuek ere ekarpena egiten diote ekosistema horri. Eraikinak erabilera, ekimen eta eragile ezberdinak hartzen ditu, kultur proiektua ardatz nagusi duela.
Eraikineko planoa [PDF 151 KB]