NAUTILUS Ikasgune Geologikoa Mutrikun kokatua dago, Gipuzkoako kostaldeko ekialdeko ertzean dagoen herrian. 2010. urtetik Mutrikuk, Zumaiak eta Debak Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen dute.
Lurralde horrek aparteko ondare geologikoa du, eta lan handia egiten ari dira ondare hori kontserbatzeko eta balioa emateko, betiere, iraunkortasuna kontuan hartuta.
Zuhaitz baten eraztunek bere bizitzaren istorio-idatzia gordetzen duten bezala, gure Lurraren memoria bere haitzetan, fosiletan eta paisaietan gordeta aruki dezakegu. Iragana ulertzeko deontzako posible den esperientzia bihurtu da orain...