Gutun Zuria 2017: Alberto Manguel + Annie Proulx, Jose Luis Rebordinosekin solasean

Bilbao Apirilak 25
  • Gutun Zuria 2017: Alberto Manguel + Annie Proulx, Jose Luis Rebordinosekin solasean

Azkuna Zentroak antolatzen duen Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren urtemuga da aurten; izan ere, hamargarren edizioa izango du apirilaren 25etik maiatzaren 1era literatura-bilera honek, eta idazleek hitza hartuko dute, sorkuntzan eta arlo pertsonalean izandako esperientzietatik abiatuta, gaur egungo jendarteaz hausnarketa egiteko.


APIRILAK 25: INAUGURAZIOA

Alberto Manguel (Buenos Aires, 1948)
Alberto Manguel Buenos Airesen jaiotako kanadar hiritarra da, eta haurtzaroaren zati bat Israelen bizi izan zuen. Haren ama hizkuntzak ingelesa eta alemana badira ere, espainiera, frantsesa eta italiera ere erabiltzen ditu. Manguelek Buenos Aireseko Colegio Nacionalen egin zituen bigarren hezkuntzako ikasketak, baina ez zuen unibertsitatean ikasi; izan ere, berak esan zuenez, aspergarriak iruditzen zitzaizkion. Hainbat argitaletxetako irakurle izan da. Kanadar Idazleen Batasuneko kidea da, bai eta PEN Canadakoa eta Guggenheim Fundaziokoa ere. Frantziako Arteen eta Letren Ordenako ofizial izendatu zuten. Honoris Causa doktorea da Belgikako Liegeko eta Ingalaterrako Cambridgeko Anglia Ruskin unibertsitateetan.

2015eko abenduan Argentinako errepublikako Liburutegi Nazionaleko zuzendari izendatu zuten, eta 2016ko azaroaren 10az geroztik Argentinako Letren Akademiako zenbakidun akademikoa da.

Ingelesez idatzi izan ditu bere lan gehienak; hona hemen espainierara itzulita argitaratutako batzuk: Manheimeko kritikaren saria irabazi zuen Guía de lugares imaginarios (Alianza, 1993), lehenengo eleberririk onenari emandako McKitterick saria irabazitako Noticias del extranjero (Alianza eta Norma 2002), Medicis saria irabazitako Una historia de la lectura (Alianza 1997 eta Norma 1999), 2001ean France-Culture saria eskuratu zuen En el bosque del espejo (Alianza eta Norma 2002), Leyendo imágenes (Alianza eta Norma 2002), Stevenson bajo las palmeras (Alianza 2003), Con Borges (Norma 2003), Diario de lecturas (Alianza 2004), El amante extremadamente puntilloso (Brughera, 2006), La biblioteca de noche (RBA 2009), eta El legado de Homero (Debate, 2010). Espainieraz bi eleberri idatzi ditu: El regreso (Brughera, 2005), eta Todos los hombres son mentirosos (RBA 2009). Bere obra osoaren ordainetan, Espainiako Fundacion German Sanchez Ruiperez saria lortu zuen 2002an eta Frantziako Roger Caillois saria 2004an.

Orain dela gutxi argitaratu ditu El viajero, la torre y la larva (2014) eta Historia natural de la curiosidad (Alianza 2015).

Annie Proulx (Connecticut, 1935)
Annie Proulx distira handiz sartu zen arrapaladan literatura-munduan berrogeita hamarrak beteta zituenean. The Shipping News (Ontziko berriak) bigarren eleberria (1993) zinemara eraman zuten, Pulitzer saria irabazi zuen 1993an eta National Book Award ere bai, eta arrakasta handia bildu zuen irakurleen artean. Horren ostean, Heart Songs and Other Stories (Bihotzeko kantak eta beste istorio batzuk) ipuin-bilduma (1988) eta bi eleberri, Accordion crimes (Akordeoiaren krimenak, 1996) eta That Old Ace in the Hole (Bateko gordea, 2002) idatzi zituen. Film bihurtu zuten Brokeback Mountain kontakizunari esker (1997), gaurkotasunera itzuli zen berriro. Bere azken eleberria, Barkskins (Azal zaunkariak, 2016), mendekuz, zitalkeriaz eta abenturaz beteriko hiru mende zeharkatzen dituen epopeia bizkorra da, egur-ustiatzea atzeko gaitzat hartuta. Annie Proulxen literatura-ekoizpena Tusquets argitaletxeak argitaratu izan du Espainian.

José Luis Rebordinos (Errenteria, 1961)
Pedagogia Berezian lizentziatua. Donostia Kulturako Zinema Unitateko zuzendaria azkeneko 22 urteotan. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko zuzendaria 21 urtez eta Giza Eskubideen Zinemaldiko zuzendaria 8 urtez. Nosferatu liburu bilduma zuzendu du 22 urtez. Beste egile batzuekin batera, hainbat liburu idatzi ditu euskal zinemagileei buruz: Elias Querejeta, Montxo Armendariz, Antxon Eceiza, Julio Medem, Javier Aguirresarobe eta abar. Asiako zinemaz (Shinya Tsukamoto, poeta y guerrillero del cinematógrafo) edo beste zenbait gairi buruz ere (El dolor, los nervios culturales del sufrimiento - Breve historia del cortometraje vasco) idatzi du. 2011ko urtarrilaren 1ean Donostia Zinemaldiko zuzendari izendatu aurretik, zuzendaritza batzordeko kide izan zen hamabost urtez. Espainiako Ministroen Kontseiluak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion 2015ean.


OHARRA:

Solasaldia hasi baino lehen jaialdiaren inaugurazioa izango da, Olatz de Andres artistaren eskutik. Solasaldiaren ostean 'Irakurlearen Ordua' egingo da.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana