Gutun Zuria 2017: Siri Hustvedt, Almudena Cachorekin solasean

Bilbao Apirilak 26
  • Gutun Zuria 2017: Siri Hustvedt, Almudena Cachorekin solasean

Azkuna Zentroak antolatzen duen Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren urtemuga da aurten; izan ere, hamargarren edizioa izango du apirilaren 25etik maiatzaren 1era literatura-bilera honek, eta idazleek hitza hartuko dute, sorkuntzan eta arlo pertsonalean izandako esperientzietatik abiatuta, gaur egungo jendarteaz hausnarketa egiteko.


APIRILAK 26: 

 

Siri Hustvedt (Minnesota, AEB, 1955)
Ingeles Filologian lizentziatua Columbiako Unibertsitatetik, eta eleberri eta saiakera ugariren egilea da. Los ojos vendados (1992) lanak Nazioarteko Kritikaren saria lortu zuen Berlingo Zinema Jaialdian, egokitzapen zinematografikoagatik. Todo cuanto amé (2003) lanak Quebeceko liburuzainen saria eta Femina Étranger saria jaso zituen. El verano sin hombres (2011) Femina Étranger sariko finalista izan da, eta, El mundo deslumbrante (2014) lanari esker, Los Angeles Times Book saria irabazi zuen fikzioaren atalean, Dublin Literary Award-eko finalista izan zen eta Booker sarirako ere hautatu zuten. 2012an Gabarron International Award for Thought and Humanities jaso zuen, eta 2014an Honoris Causa doktore egin zuen Osloko Unibertsitateak. Doktorea da eta hitzaldiak ematen ditu psikiatriako gaiei buruz New Yorkeko Weill Cornell Medikuntza Fakultatean. Horrez gain, zutabegilea da The New York Times-en eta Psychology Today-n. Haren liburuetako batzuk Anagramak eman ditu argitara.

 

Almudena Cacho
Almudena Cacho kazetaria da. Gaur egun, Más Que Palabras irratsaioa zuzentzen eta aurkezten du Radio Euskadin; irrati horretako ahots nabarmena izan da albistegietan eta saioetan 90eko hamarkadaz geroztik.
Saio bereziak zuzendu izan ditu atzerritik, eta hizlari bezala esku hartu izan du komunikazioaren esparruko mintegi eta biltzar profesionaletan; azkenekoa ‘Ideas para cambiar el mundo’ (Mundua aldatzeko ideiak) izan da.
Artikuluak argitaratu izan ditu eguneroko prentsan –Qué Nervion eta El Correo–, eta bere ahotsa jarri ere bai film luze zinematografikoetan, telebistako serieetan eta dokumentaletan. Antzerkian, Pakidermo euskal taldeko parte-hartzailea izan da zenbait denboralditan.

 

OHARRA: Inun kantautoreak musika pieza bat joko du solasaldia hasi aurretik. Solasaldiaren ostean 'Irakurlearen Ordua' egingo da.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana