Gutun Zuria 2017: Diamela Eltit, Angela Molinarekin solasean

Bilbao Apirilak 27
  • Gutun Zuria 2017: Diamela Eltit, Angela Molinarekin solasean

Azkuna Zentroak antolatzen duen Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren urtemuga da aurten; izan ere, hamargarren edizioa izango du apirilaren 25etik maiatzaren 1era literatura-bilera honek, eta idazleek hitza hartuko dute, sorkuntzan eta arlo pertsonalean izandako esperientzietatik abiatuta, gaur egungo jendarteaz hausnarketa egiteko.


APIRILAK 27:

Diamela Eltit (Santiago, Txile, 1949)
Diamela Eltit, idazlea. Gaur egun (2017) Distinguished Global Professor da New Yorkeko Unibertsitatean eta irakasle titularra Txileko Unibertsitate Teknologiko Metropolitanoan. 2015ean Simón Bolívar katedran egon zen Cambridgeko Unibertsitatean, Ingalaterran. 2010ean Iberoamerikako José Donoso Literatur Saria jaso zuen, literaturan egin duen ibilbide nabarmenaren ordainean. Nazioko eta nazioarteko aldizkarietan eta egunkarietan aritzen da lankidetzan. Haren lanak ingelesera, frantsesera, portugesera, italierara, grekora eta suomierara itzuli dira. Besteak beste, hauek argitaratu ditu: Lumpérica (1983), El Cuarto Mundo (1988), Mano de Obra (2002), Jamás el Fuego Nunca (2007) eta Fuerzas Especiales (2012) eleberriak, eta egin duen kritikako lanaren zati bat eta kulturako eta politikako gaiei buruzko iritzia jasotzen dituzten hiru ale.

Ángela Molina Climent (1962)
Angela Molina arte-kritikaria da, Espainiar Filologian lizentziatua eta Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik (UAB). 2000ra arte, kolaboratzailea izan da ABC egunkariko kultura-gehigarrian, eta 2001az geroztik, arte eta literaturako ataletan idazten du Babelia eta Quadern kultura-gehigarrietan (El Pais) eta espezializatutako argitalpenetan (LarsRevista de LibrosMinervaVanity Fair). Arte eta pentsamenduko Art & Co aldizkaria zuzendu zuen. Espezialista da teoria feministan eta genero-ikasketetan.

OHARRA: Inun kantautoreak musika pieza bat joko du solasaldia hasi aurretik. Solasaldiaren ostean 'Irakurlearen Ordua' egingo da.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana