Gutun Zuria 2017: Kirmen Uribe, Xabier Lapitzekin solasean

Bilbao Apirilak 28
  • Gutun Zuria 2017: Kirmen Uribe, Xabier Lapitzekin solasean

Azkuna Zentroak antolatzen duen Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren urtemuga da aurten; izan ere, hamargarren edizioa izango du apirilaren 25etik maiatzaren 1era literatura-bilera honek, eta idazleek hitza hartuko dute, sorkuntzan eta arlo pertsonalean izandako esperientzietatik abiatuta, gaur egungo jendarteaz hausnarketa egiteko.

APIRILAK 28:

Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970)
Kirmen Uribe euskal hizkuntzan gehien irakurri eta itzuli den egileetako bat da. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen (UPV/EHU) eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). 2009. urtean Espainiako Literatur Saria eman zioten haren lehenbiziko nobelarengatik: Bilbao-New York-Bilbao (Elkar, 2008). Jakin-mina piztu zuen argitaletxeen arloan, eta 15 hizkuntzatara itzuli zen. Erresuma Batuan, urteko 15 libururik onenen artean sartu zuen Foyles liburu-denden kateak. Lehenago idatzitako Bitartean heldu eskutik poema-liburuak (Susa, 2001) onespen handia jaso zuen kritikarien eta irakurleen artean (Kritika Saria lortu zuen euskaraz, eta ingelesez argitaratu zuten AEBetan). Hala ere, azken eleberria da anbizio handien duen lana: Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016). Ospe handiko unibertsitatek gonbidatu izan dute, esate baterako, Stanford, Chicago, Oxford, UCSD, NYU edo WUSTL unibertsitateek. Hain zuzen, azken horretan emango ditu 2017an literaturako Massie Lectures sonatuak.
Hainbat argitalpenetan atera ditu testuak, besteak beste, The New YorkerEl País eta Berria egunkarian.

Xabier Lapitz (Hondarribia, 1965)
Kazetaria eta Komunikazio Zientzietako lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatetik. SER irrati-kateko Radio San Sebastián-en hasi zuen ibilbidea, erredaktore-lanetan, eta, gero, kate horrek Euskadin zituen irratietako albistegien zuzendaritza-kargua bete zuen. Denboraldi horretan, irratian eta ETBn aritu zen, Iñaki Gabilondo kazetariarekin batera, eta Colpisa eta Servimedia agentzien korrespontsala izan zen. SER katetik igaro ondoren, bi urtez zuzendu zuen ETBko Rutas de solidaridad-Elkartasunaren bideak dokumentalen saila, eta Eusko Jaurlaritzak eta GKEk Afrikan, Asian eta Amerikan zituzten lankidetzako proiektuak eman zituen ezagutzera horren bidez. 1998ko irailean, DEIA egunkariko zuzendariorde izendatu zuten. 2001eko irailean, El Altavoz arratsaldeko irratsaioa jarri zuen abian Radio Euskadin, eta, geroxeago, Boulevard goizeko magazina gidatu zuen kate berean. 2009tik 2015era arte, Egun on Euskadi irratsaioko zuzendaria eta aurkezlea izan zen Onda Vascan. Gaur egun, egungo gertaerak lantzen dituen En Jake programa zuzentzen eta aurkezten du egunero ETB-2n. Zutabeak idazten ditu Grupo Noticias eta Orain.eus hedabideetan.

OHARRA: Inun kantautoreak musika pieza bat joko du solasaldia hasi aurretik. Solasaldiaren ostean 'Irakurlearen Ordua' egingo da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana