Irailaren 14tik aurrera, binetak protagonistak izango dira Foru Liburutegian, "Komikia: El cómic vasco 1975-2017" erakusketaren barruan. Erakusketa Foru Aldundiak antolatzen du, eta diziplina artistiko horrek azken 42 urteetan izan duen bilakaera erakutsiko da. Erakusketaren komisarioak Kike Infame eta Mikel Begoña dira.
Trantsizioaren garaian, euskal komikiak aldaketak ezagutu zituen, Euskarazko lehenengo argitalpenak hasi ziren eta eleberri grafikoa finkatzen joan zen; horrela, komikia gizartearen errealitate berrira egokitzen joan zen.
Erakusketaren bidez, bineten munduaren mugimendu garrantzitsuak ezagutaraziko dira: aldizkarien gorakada, fanzinen agerpena, egile-komikia, atzerriko merkatuetara iristea.... Komikiak mendearen azken herenetik gaur egun arte izan duen historia zirraragarria ikusteko aukera egongo da.
Erakusketa Areto Nagusian egongo da ikusgai, doan, irailaren 14tik urriaren 28ra. Foru Liburutegira sartzeko, beharrezkoa izango da NANa, pasaportea edo liburutegiko txartela aurkeztea.
Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik,10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era, eta larunbatetan, berriz, 10:30etik 13:00etara.
Erakusketaren inguruko hitzaldiak eta solasaldiak
Gainera, urriaren amaiera arte Foru Liburutegiko erakusketaren inguruko hainbat jarduera burutuko dira. Irailaren 26an mahainguru bat egingo da, gaztelaniaz, komikiaren Euskadiko egungo egoeraren inguruan. Bertan, Fernando Tarancón eta Dani Fano izango dira hizlari eta Koldo azpiarte moderatzaile.
Eta hurrengo egunetan beste hitzaldi batzuk egingo dira. Urriaren 3an, euskarazko komikiaren gaia aztertuko da Mikel Begoñarekin (euskaraz). Urriaren 17an, emakumeak euskal komikian gaiaren inguruko hitzaldia egingo da Josune Muñozekin (euskaraz), eta urriaren 25ean, komikia eta beste ilustrazio batzuk gaia aztertuko da Amaia Ballesteroskin (euskaraz).
Bizkaiko Foru Liburutegiak istorio bat eraikitzen ikasteko aukera ere eskainiko du, Kike Infame eta Mamen Martínez Intxaustik zuzendutako lan-taldeetan. Izenak emateko epea irailaren 14ra arte egongo da zabalik eta lan-taldeak eskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, irailaren 18an eta urriaren 9an.
Sarrera doakoa da.