"Erbeste edo saihets baten aldarrikapenak"

Vitoria-Gasteiz Abuztuak 31
  • "Erbeste edo saihets baten aldarrikapenak"

Irri-Barra Gauak 2017 egitasmoaren barruan. 

Anodino Teatroko antzezlan honen xedea zera da: familia desegituratu baten joan-etorriak ezagutzera ematea eta matxismoaren gaitzaz hausnartzea. Horretarako, Adam eta Evaren Bibliaren zatia berrikusi beharko dute.

Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Eta hau da, hain zuzen ere, Eva-ren susmoa. Beraz, Adan-ekin hitz egitea erabaki du eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du. Noski ez duela ezer Adanen aurka; gizon trakets, zeharo matxista eta gustu txarrekoa izateaz gain, ez dio (ia) ezer txarrik desio.

Istorio honek Eva eta Adanen istorioa kontatzen du baina Evaren ikuspegitik. Izan ere, bidean hainbat gezur, gaizki-ulertze eta egi ustelak aurkituko ditugu eta orduan kontatu diguten Paradisua… Paradisua izaten jarraituko du?

Anodino teatro komedia gazi-gozoaz baliatzen da gaur egun emakume eta gizonen artean mantentzen diren ezberdintasunak salatzeko. Matxismoaren sustraia bilatzen historiaren hasierara joan dira, eta hantxe aurkitu dute Adanen paradisua eta Evaren infernua.

Ikuskizun honek 2017ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza programaren lehen saria lortu zuen.

Obraren fitxa


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana