Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVII. edizioa irailaren 23an hasiko da eta abenduaren 17an amaituko. Bertsozale Elkarteak antolatzen duen bederatzigarren txapelketa da honakoa.
14 saiok osatuko dute 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Baigorrin abiatuko da eta laugarrenez Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren jokatuko da finala. 43 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan. Horiekin batera, 18 lagunek osatzen dute gai jartzaile taldea eta 20 izango dira epaile lanetan arituko direnak.