Euskarabildua 2017: "Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan"

Donostia-San Sebastián Urriak 26
  • Euskarabildua 2017: "Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan"

Euskarabilduaren seigarren edizioa Donostiako Kursaal-ean izango da, urriaren 26an. “Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan” izango da aurtengo jardunaldien izenburua.

Teknologia berritzaileez ari garenean, bereziki adimen artifiziala (robotak), Gauzen Internet, Errealitate Areagotua, Errealitate Birtuala edo Big Data-z ari gara. Teknologia hauek mundu osoko enpresek erabiltzen dituzte jada egunerokotasunean, eta euskarak eta Euskal Herriko enpresek nola baliatuko dituzten hausnartzeko tartea beharrezkoa da.

Aurtengo edizioko lehen konfirmazioen artean, besteak beste, Mikel Lekaroz (Adbibo Technologies) publizitate programatikoetan aditua izango dugu, eta Alemaniako ikerlari Tobias Kamman, errealitate birtual eta areagotuari buruz.

Zer da Euskarabildua?

Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburu duen jardunaldi dibulgatzailea da, 2012an sortua. Gizartean eragin nahi duten ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera paregabea eskaintzen duena.

Argia-kAmetzagaiña-k eta Iametza-k elkarlanean antolatu dute jardunaldia azken sei urteotan, urtero bogan dagoen gai baten inguruan arituz: Euskararen sustapena teknologia berrien bidez (2012), Aukera berriak sarean (2013), IKTak hezkuntzaren mesedetan (2014), Pantailaz beteriko mundua (2015) eta Komunikazio emozionala: Gizartea mugiarazteko tresnak (2016).

Nazioarteko begirada bertako erronketara nola egokitu hausnartzeko parada izan da urtez urte, bertako zein kanpoko adituekin aritzeko aukera eskainiz: Melania Burdaa, Maria Jose Loureiro, Pablo Iglesias, Filipo Vizzotto, Neus LorenzoFerran ClavellKatrin Oddsottir.

Egitaraua

  • 09:00: Aurkezpena
  • 09:15: Hitzaldia: A Brand New Marketing World: Harnessing the Power of Big Data (Bideokonferentzia)
    • Christina Stathopoulos (Nielsen, Google)
  • 10:00: Hitzaldia: Big data-ren adibide praktikoa marketinean: Publizitate programatikoa.
    • Mikel Lekaroz (Zodiak Advertising, Adbibo technologies): Publicidad Programática y Data, el nuevo paradigma de contratación publicitaria
    • Lorea Arakistain (PuntuEus): Programatika al da T5 ikusten duen goierritarrarekin konektatzeko bidea?
  • 10:30: Hitzaldia: Zertan ari dira Euskal Herriko zentro teknologikoak?
    • Arantza del Pozo (Vicomtech) Ikusizko interakzio teknologiak marketin eta komunikaziorako
    • Iñigo Arizaga (Tecnalia) Marketin digitalerako teknologia berriak nola erabili daitezke? Adibide eta ideia batzuk
    • Xabier Saralegi (Elhuyar)
    • Arantza de Ilarraza (Ixa Taldea. UPV/EHU) Ikerketa hizkuntza-ingeniaritzan. Zer laguntza berri sor ditzake makinak euskaraz argitaratzen den guztia eskura edukita?
  • 11:30: Atsedenaldia 
  • 12:15: Hitzaldia: Using Augmented and Virtual Reality for Communication, Sales and Marketing. A look at the present adn future of this evolving technology.
    • Tobias Kammann (Edata consulting)
  • 12:45: Mahai ingurua: Euskal herrian nork inbertitzen du teknologia aurreratuetan?
    • Moderatzailea: Elisabeth Pombo (iametza interaktiboa)
    • Javier Etxebeste
    • Anaitz Goia (Erasight)
    • Aitor Otxoa (Orbea)
  • Visual storytelling: Edur Korta

Laburrean

  • Mota Jardunaldia
  • Data Urriak 26
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Kursaal

Non