"Aguas de lavar"

Tolosa Azaroak 25
  • "Aguas de lavar"

Titirijai 2017 - Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren barruan

Urrearen bila dabilen zientzialari talde batek, gorriak ikusi ondoren, ura topatuko du. Urrearen bila dabilen zientzialari talde batek, gorriak ikusi ondoren, ura topatuko du. Ura da bizitza sortzeko ezinbesteko elementua (eta, zergatik ez, baita “artea” sortzeko ere). Likido preziatuari eustea, ordea, ez da lan erraza, izan ere, errukirik gabeko izaki batek gordetzen baitu. Izaki hori, ura berreskura tzeko, pilatzeko eta zaintzeko, edozer egiteko gauza da.

Kalerako ikuskizun musikala da, uraren eta elementu hidraulikoen aukera dramatikoak eta soinu bereziak baliatzen dituena. Ia hitzik erabiltzeke, ikuskizun honetan animazio antzerkiaren teknika anitz nahasten dira, antzerkiarekin eta musikarekin nahastu ere. Horrek bide ematen die haurrei bisualki oso indartsuak diren giro dramatikoez gozatzeko.

Istorio xume honetan, aktore-txotxongilolariek ikuskizun aparta garatzen dute, ume zein helduei apal bezain garrantzitsua den mezua helaraziz: baliabide naturalen erabilera eta gainerabileraz hausnartzearen premia.


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaTeatro De La Plaza / Teatro Por Um Triz
  • Data Azaroak 25
  • Ordutegia18:00
  • LekuaZerkausiko merkatua
    Zerkausia kalea. 9A
    Tolosa
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana