"Identitats"

Tolosa Azaroak 25
  • "Identitats"

Titirijai 2017 - Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren barruan

Lanean berrogei urte bete dituela eta, Carles Canellas txotxongilolariak lan bat proposatu die gazte zein helduei. Lan horretan, alde batetik, hari txotxongiloaren mamia, eta, beste alde batetik, panpinaren manipulazio zaindua eta gaitasun dramatikoa uztartzen ditu. Izan ere, panpina, bere neurrira egindako koreografi a anitzekin mugituko baita: musika garaikidearekin, musika elektronikoarekin eta bideo artearen atzerako proiekzioekin. Txotxongiloa, biluzik, hazpegirik gabe, eszenatokian jaio eta hiltzen da. Bere bizitza laburrean zehar, hainbat maskara “larbario” jasoko ditu, eta maskara horietako bakoitzak izateko eta egiteko modu bat ezarriko dio, maskaren berezko nortasunak bere egingo dituelarik. IDENTITATS aktoreak bere ibilbidean zehar bere egin behar dituen pertsonaiei buruzko metafora bat izateaz gain, bizitza beraren metafora bat ere bada.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana