Durangoko Azoka 2017: Saguganbara

Durango Abenduaren 6(e)tik abenduaren 10(e)ra
  • Durangoko Azoka 2017: Saguganbara

Durangoko Azoka 2017 egitarauaren baitan.

Haurrek eta familiek euskal literaturaz eta euskal kulturaz gozatzeko gunea da Saguganbara. Euskarazko haur eta gazte sorkuntza ezagutarazteko aurkezpenak, ipuin kontaketak, dantza saioak eta tailerrak antolatzen dituzte.

Helburua transmisioan eragitea da, lehen urteetan literaturara hurbiltzen denak, zaletasunean harrapatuta geratzeko aukerak dituelako. Haurra eta haurrentzako sorkuntza komunitatearen erdigunean jartzen dugu, behar eta merezi duen garrantzia emanez, aurkezpen ikuskizunak beraientzako espresuki sortuz. Eta horretarako, euskal sortzaileek egiten ari diren esfortzua eskertzekoa da.

Arlo anitzetako sortzaileen eta adin ezberdinetako bisitarien arteko topagunea da Saguganbara; idazleak, ilustratzaileak, abeslariak, dantzariak, ipuin kontalariak, umeak, familiak, lagunak, amama-aititak…

Aurtengo egitarauan besteak beste; Eider Eibar ilustratzailea, Antton Kazabon, Jokin Mitxelena, Ene Kantak, Arrate Egaña, Pello Añorga, Leire Bilbao, Maite Mutuberria, Marimar Agirre, Amaia Hennebutte izango dira.


Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data Abenduaren 6(e)tik abenduaren 10(e)ra
  • Ordutegia11:00-20:00
  • Lekua Landako Gunea
    Landako Etorbidea, 6
    Durango
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Landako Gunea

Non