Pabiloi 6ko Antzerki Arinen Jardunaldiak 2018

Bilbao Martxoaren 16(e)tik apirilaren 15(e)ra
  • Pabiloi 6ko Antzerki Arinen Jardunaldiak 2018

Udaberriarekin batera, Pabiloi 6-ren Antzerki Arinaren Jardunaldiak martxan jartzen dira. Parte hartzen duten proposamen kopuru eta kalitateagatik eta baita publikoaren artean duen harrera ezin hobeagatik, ezagunak dira jada Bilbon jardunaldiak.

Edizio honetan, seigarrena, alegia, lehiaketan parte hartuko duten 15 lan berri eta gonbidatutako beste lan bat ikusi ahal izango dira martxoaren 16tik apirilaren 15era. Gainera, 5 kapitulutako audioantzerki baten estreinaldia ezagutzeko aukera izango du: Herencia 5 estrellas izenekoa.

Berrogeita hamar sortzaile, idazle, zuzendari eta antzezle baino gehiagok hartuko dute parte jardunaldi hauetan, euren lan laburrak (15-20 minututakoak) ohikoak ez diren lekuetan eta publiko talde murriztuen aurrean aurkeztuko dituzte. Jardunaldi bakoitzean publikoak bere "menu egokia" aukeratu ahal izango du, ikusi nahi dituen lan kopurua aukeratuz.

Jardunaldietan sari eta sorkuntzari laguntza garrantzitsuak ematen zaizkio:

ALEX ANGULO SARIA ikuskizun hoberenari 3.000 euroko sariarekin eta Bilboko Udaletxeko Kultura Sailaren diru-laguntzarekin; KRISELU SARIA euskaraz egindako ikuskizun hoberenari, beste 3.000 euroko sariarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren diru-laguntzarekin. "Café Bar BILBAO-TARTEAN Antzerki Arinaren Gidoi Sarien" edozein ediziotan irabazlea izan den lanari laguntza berezia ematen zaio, kasu honetan Oaxaka en dos lana izan da. Bi sari antzezpen onenari (aktore emakume eta gizonari) Pabiloi 6-ren Antzerki Laborategiaren eskutik. Eta Publikoaren Saria, ikusleek euren botoekin aukeratzen dutena.

Berritasun bezala, seigarren edizio honetan, SGAE Fundazioak, Pabellón 6ekin duen akordio baten bitartez, aukeratutako 15 lanei testu dramatikoen sormenari suspergarri ekonomiko bat emango dizkie.

ANTZEZLANAK

(DES)KONTROLATUTA?

Testua: Iratxe Urkiaga

Antzezleak: Iratxe Urkiaga eta Karmele Larrinaga

Zuzendaria: Itziar Ituño

AGUR ETA DOLORE

Antzezleak: Miren Gaztañaga eta Iraia Elias eta Miren Gaztañaga

Kanpo begiradarekin laguntzen: Amancay Gaztañaga

E PUR SI MUOVE

Directora: Juana Lor

Intérpretes: German Hernández y Enrique Irazabal

EL CORDÓN

Texto y dirección: Iñaki Reyna

Intérpretes: Itziar Lazkano e Ylenia Baglietto

EL GATO DE SCHRÖDINGER

Texto: Mikel Fernandino

Intérpretes: Aitor Fernandino y Mikel Losada

EL MAGO Y LA PUTA

Dirección: Naiel Ibarrola

Intérpretes: Leire Lopez de Pueyo y Alfonso Diez

EL ÚLTIMO HABSBURGO

Texto David Caiña

Intérpretes: Koldo Olabarri y Lola Markaida

OAXACA EN DOS (CAFÉ BAR BILBAO SARIA- XV EDIZIOA)

Texto y dirección: Iñigo Cobo Intérpretes: Carmen Reoyo y Xabier Barrutia

KALE GORRIAN

Testua eta zuzendaritza: Ainhoa Etxebarria

Antzezleak: Josh Ortiz de Zarate e Iñigo Elosegi

LLUVIA AMARGA SOBRE EL EDÉN

Texto y dirección: Eva V Rodríguez Mora

Intérpretes: Maria Cerezuela y Unai Elizalde

MI NOMBRE ES PÁJARO

Texto y dirección: Braulio Cortes

Intérpretes: Iñaki Urrutia y Erik Leal

OJOS QUE NO VEN

Texto: Carmen Pardo

Dirección: Olatz Beobide

Intérpretes: Carmen Pardo y Nati ortiz de Zarate

PONME TU HISTORIA AQUI

Texto y dirección: María Goiricelaya

Intérpretes: Ane Pikaza y Olatz Ganboa

QUE SI QUIERO O QUE SI TENGO

Texto e Intérpretes: Arnatz Alvarez Puertas y Markel Vázquez Méndez.

SER O INFLUENCER

Texto: Ainhoa Artetxe

Dirección: Casimiro Aguza.

Intérpretes: Ainhoa Artetxe Uriarte y Nerea Elizalde

TABERNARIA (GONBIDATUTAKO ANTZEZLANA)

Testua: Patxo Tellería

Antzezlea: Mikel Martinez

Pabiloi 6

Laburrean

Non