Eszena Kalera 2018

Bilbao Maiatzaren 1(e)tik irailaren 27(e)ra
  • Eszena Kalera 2018

Datorren maiatzaren 1ean abiatuko da Eszena Kalera 2018 programa. Maiatzean eta ekainean, eta aurten baita uztailean eta irailean ere, Hiriko Barruti guztietara kaleko arteen Euskadiko zirkuitu handiena eramango du. Bertan 24 euskal konpainiak hartuko dute parte.

Programazioak, ikus-entzule guztiei zuzendutako 58 emanaldi jasotzen ditu –euskaraz, gaztelaniaz eta testu barik–, zirku garaikidea, clowna, magia, partaidetzan oinarritutako ekintzak eta kaleko antzerki ikuskizunak, besteak beste.

“Eszena Kalera” programan 24 konpainiak hartuko dute parte, ikus-entzuleei kalerako pentsatutako ikuskizunak eskainiz, 60 minutu edo gutxiagoak, eta ezaugarri gisa kalitatea, eta umorea dutenak. Sarritan, ikus-entzuleen partaidetza ere sustatuko dute, abestuz edo dantza eginez. Hauek izango dira programan parte hartuko dutenak: Aimar & Cía, Ameztu Produkzioak, Eidabe, El Gran Rufus, El Mono habitado, Hortzmuga, Kantu Kolore, Malicia Cía, Nimú Cía, Nogusano Cía, Oihukari Klown, Pantzart Antzerkia, Shakti Olaizola, Sudurkeriak, Trapu Zaharra, Txaloka Antzerki Taldea, Zirika Zirkus eta Zirkozaurre, magiaren alorrean espezializatuta dauden David Blanco, Dramagia y Toni la Sal, Tor Magoa, Jon Zabal, Txan Magoa eta Hodei Magoa artistez gain. 

 

 

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana