Museoen Nazioarteko Eguna 2018, Nafarroan

Pamplona/Iruña Maiatzaren 17(e)tik maiatzaren 19(e)ra
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2018, Nafarroan

Foru titulartasuna duten hiru museoek jarduera bereziak eskainiko dituzte Museoen Nazioarteko Egunaren eta 2018ko Europako Museoen Gauaren karietara

Nafarroako Museoak, Karlismoaren Museoak eta “Julio Caro Baroja” Nafarroako Museo Etnologikoak bat egin dute, urtero-urtero maiatzaren 18an ospatzen den Museoen Nazioarteko Egunaren karietara. Egun horretarako prestatu duten programazio berezian, museoek komunitateekin eta inguruneekin izan ohi dituzten loturak nabarmenduko dituzte “Museo hiperkonektatuak. Ikuspegi berriak. Publiko berriak” lemapean.

Egun horrexetan sortu zen Frantzian Europako Museoen Gaua; hurbilen dagoen larunbatean ospatu ohi da eta iaz Europa osoko 30 herrialdetako 3.000 museo ingururen parte-hartzea lortu zuen.

Nafarroako Museoak

navarra.es

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana