Museoen Nazioarteko Eguna 2018, Araban

Vitoria-Gasteiz Maiatzaren 18(e)tik maiatzaren 20(e)ra
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2018, Araban

Museo hiperkonektatuak: ikuspegi berriak, bisitari berriak" da Museoen Nazioarteko Egunaren 2018ko edizioaren leloa; 2018ko maiatzaren 18an ospatuko da.

"Museo hiperkonektatuak: ikuspegi berriak, bisitari berriak" leloaren abiaburua da gaur egun mundua geroz eta konektatuago dagoela eta ezin uler daitekeela museoen egitekoa beren arteko konexio guztiak kontuan eduki gabe. Museoak ezarrita dauden komunitateko berezko osagaiak dira, bertako paisaia eta ingurune kulturaleko atalak. Teknologiari esker, nahikoa da traola xume bat museoen ohiko bisitarien eremua erabat hedatu ahal izateko. Eta museo batzuek teknologia beharrik ere ez dute konexio berriak sortzeko: aski dute bildumak beste modu batean, eraberrituta, aurkeztea bisitari berriak erakartzeko.

Museoen Nazioarteko Eguna - 2018 ekitaldia aukera ezin hobea da munduko museoek ikuspegi eta bisitari berriak aurkitzeko analisiaren, ahaleginen eta konexio-sorkuntzaren bidez.

Nazioarteko ICOMek gonbidapena luzatzen die denetariko museo guztiei ospakizun honetan parte hartzera.

ARABAKO MUSEOETAN


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data Maiatzaren 18(e)tik maiatzaren 20(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana