"Hilabete bat, galeria bat" programa: Mónica Dixon artistarekin hitzaldia

Bilbao Ekainak 14
  • "Hilabete bat, galeria bat" programa: Mónica Dixon artistarekin hitzaldia
    Argazkia: Mónica Dixon (iturria: http://monicadixongallery.blogspot.com)

Bilboko Udalak sustatu du Bilbao Art District, eta tokiko sektore artistikoa dinamizatzen jarraituko du Arteen Astea antolatu eta gero. Aurten, sei edizioak alderatuta, asterik luze eta osoenetako batez gozatzeko aukera izan dugu. Ekainaren 14tik aurrera, beste proposamen bat hasiko da: "Hilabete bat, galeria bat". Orduan, Bilbao Art Districten dauden galeria guztietan artearekiko eta sormenarekiko interesa erakusten duten sektoreko eragileei eta publiko orokorrari zuzendutako jarduera bat egingo da. Ekintza berria abiarazteko, Ameriketako Estatu Batuetako Mónica Dixon artistak hitzaldi bat egingo du MH Art Gallery-n, 19:30etik aurrera.

Mónica Dixonek pintura ulertzeko bere modua azalduko du, figurazio errealistari edo errealismo garaikideari lotuta dagoena. Bertan, argiak presentzia oso garrantzitsua du, itzalarekin eta kontraargiarekin kontrastean. Lehenengo proposamen horrek uztailean egingo du aurrera, La Taller galeriako Erredakzioa espazioan egingo den tipografia-tailer batean. Ramón Gamonal kazetariak emango du, eta "Superazkar" izeneko tipografia izango du oinarri. Irailean, programazioarekin jarraituko dugu Lumbreras galerian, eta, ondoren, Galería Vanguardia, SC Gallery eta Espacio Marzana galerietan.

"Hilabete bat, galeria bat" proposamenak erakusten digu Bilbao Art District proiektua urte osoan dagoela martxan. Jarduera Arteen Astean nabarmentzen da gehien, azken edizioan maiatzaren 18tik 27ra egin dena. Arrakasta handia izan du, eta publiko gehien bildu duen edizioa izan da, bai eta tokiko arte-ehunaren inplikaziorik handiena izan duena ere. Ekitaldirako, ehun jarduera inguru antolatu ziren hiriko 40 toki desberdinetan. Hamar egun horietan, herritar guztiek aukera izan zuten Bilboko arte-komunitateko pertsona eta espazio guztiek egunero-egunero jorratzen duten lana ezagutzeko eta gertutik ikusteko, zeinari esker, elkarrekin, arte-barruti paregabe bat sortzen duten.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data Ekainak 14
  • Ordutegia19:30
  • LekuaMH Art Gallery
    Bilbao

Non

Euskadi, auzolana