Kalerki 2018 jaialdiaren barruan.
Hirurogei urte inguru duten senar-emazte bikote bat ahal duen moduan bizi da bere seme bakarrarekin (Koldo, 31 urte dituena). Honek ez du inoiz lanik egin eta egoera honek bultzatzen ditu bere gurasoak kale gorrira beraien egoera salatzera. Ekintza honetan, beraien arteko kontraesanak azalduko dira eta bikotearen egoera hankaz gora ipintzen dute.
Trapu Zaharra
30 urte ditu konpainiak, eta kalekorako 30 bat ikuskizun aurkeztu dituzte.
Denbora luzea pasa da “El Vengador Enmascarado” edo “La Avería” egin zutenetik, beraz. Apur bat gutxiago “Elvis vete ya” edo “El Pisito” bezalako obrak aurkeztu zituztenetik. Marka utzi dute horiek guztiek eta antzerki traperoaren zigilu nahastezina dute guztiek: ibiltaritza, sorpresa, partaidetza, umorea eta jolasa.