Kalerki 2018 jaialdiaren barruan.
Anezka Arabako dantza garaikideko gazte konpainia da. Baratza aretoaren proiektua da, gazte konpainia bat sortzeko eta Euskal Herriko bost emakume dantzaririz osatutakoa.
Aldaketa sakona eta azkarra da REVOLUCIÓN. Bapatean dator, eta estanda batek bezala, dena airean jartzen du. Egin daitekeen gauza bakarra, gelditu eta mundu zahar horren zatiak nola eta nora erortzen diren ikustea da. Dena isiltasun bilakatzen denean, berriz aterako gara, hondakin artetik, bide berriak egiteko.
ANEZKA konpainia Arabako dantza garaikide konpainia gaztea da, Baratza Aretoaren proiektua. 18-25 urte arteko bost dantzari gazteei lanbide bat emateko sortu den proiektua. Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du.
Emakume guztiek daukate euren barruan izaki basati eta libre bat, historian zehar zibilizazio guztiak otzantzen ahalegindu diren izaera instintibo bat. Haren ziklo naturalak moldatu behar izan dira erritmo artifizialetara, besteen nahia egiteko, eta, hala, amatatzen joan dira berezko dituen sormenerako dohain instintibo eta irudikorrak.
“Mulïer” ikuskizuna, kale arteen estreinaldirik onenari Moritz Fira Tàrrega saria 2016an, trikimakoen gaineko dantza, oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioa da. Omenaldi bat zapalkuntzako mende luzeetan zehar beren ni basatia bizirik iraunarazteko borrokatu diren eta borrokatzen diren emakumeentzat, eta aldarrikatzen dutenak dantzatzeko eta gure gizarteko kale-plazetan libre korrika egiteko euren eskubidea.
Maduixa konpainia Suecan (Valentzia) sortu zen, 2004. urtean, Joan Santacreu-ren gidaritzapean, ikusle guztientzako areto- eta kale-ikuskizunak sortzeko helburuarekin.
Konpainiak sektore profesionalean finkatzea lortu du, ikuskizun berezi eta zorrotzak sortuz eta prozesuak arretaz ikertuz. Horrela, hogei bat sari jaso dituzte. 2.500 emanaldi baino gehiago egin dituzte eta milioi bat ikusle baino gehiago izan dituzte, Europako, Asiako, Ipar Amerikako eta Erdialdeko Amerikako 20 herrialde baino gehiagotan.