Kalerki 2018 jaialdiaren barruan.
Zuzeneko musika pieza bakarrarekin, munduaren txoko honetan bizi ditugun lau urtaroak igarotzen dituzte zintzilik dauden lau gorputzek.
Uraren jariakortasuna, haizearen zoramena, haizearen laztanak, eta gure alderik basatiena kanporatzen duen suaren energia.
Natura aldatzen doan heinean aldatzen doan ikuskizuna.
Gloria Peón
Gloria Peonek dantza eta zirkua izan zituen abiapuntu bere ibilbide artistikoan, eta azken urteetan aireko akrobazietan espezializatu da nazioarteko eskolatan. Betiereko bidaiaria eta aireko munduaren zale amorratua, dantzaren irakaskuntzan eta arlo honetako ikerkuntzan dihardu aldi berean.
Orain, dantza bertikaleko konpainia propioa sortzea erabaki du, eta bere lehen ekoizpen propioa aurkeztuko du 2016ko Umore Azokan.